Lana Biografías Personales argitaletxeak argitaratu du eta Getxoko Udala da babeslea

Pasa den apirilaren 27an, Areatzan Getxo Elkartegiako ekitaldi aretoa beterik egon zen Areatzako abesbatzaren historia azaltzen duen liburuari ongietorria emateko. Lana Beatriz Celaya zuzendari duen Biografías Personales argitaletxe bilbotarrak argitaratu du eta Getxoko Udaleko Kultura Ikasgela da babeslea. Azalaren diseinua eta maketazioa Sergio Verdek egin du.

Inma Shara orkestra zuzendari entzutetsua izan zen liburua aurkezteko arduraduna bere egilearekin batera, Pablo Díaz-Guardamino, azken hau abesbatzako zuzendariordea ere delarik. Pablo Díaz-Guardaminorentzat liburu hau bere debuta da idazle moduan, informazioa biltzen eta musika erakunde honen historia idazten bost urtez egon ondoren. Aurkezpenean, Koldo Iturbe Kultura zinegotziak hitz hunkigarriak eskaini zizkion elkarte getxotarrari. Jendartean, Abesbatzako 50 kide eta haien senitartekoez gain, ahozko konjuntu honen jarraitzaile kopuru handia zegoen ere, udalerriko bizitzan inplikazio maila handia duten seinale. Bideo honetan argi ageri da hori horrela dela.

Ondarreta Abesbatza 1967an jaio zen Areatzan (Bizkaia), Bonifacio Osaren zuzendaritzapean. 1975ean Nicolás Torre Martínezek hartu zuen lekukoa zuzendari moduan eta bi urte beranduago, 1977an, batuta bere semeak hartuko du, Manuel Torre Lledó, 36 urtez mantenduz. 2013 urte erdialdera, Iñaki Moreno Navarrok ordezkatuko du, egungo Abesbatzaren zuzendaria alegia.

Bere historian zehar, Ondarreta Abesbatzak errepertorio zabala jorratu du, mota guztietako obra koralak interpretatuz. Urteko kontzertu programa bizia du Euskal Herrian, horietako asko izaera solidarioa dutenak. Espainiako hiri ezberdinetatik emanaldiak eta birak egiten ditu ere, bai eta Europan tradizio musikal handiena duten zenbait herrialdeetan ere, hala nola Alemania, Frantzia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Malta edota berriki Italia.

Ondarreta Abesbatzaren nortasun zeinurik nabarmenena, egiten duen proiektu orotan kalitatea bilatzea da ziurrenik. Kalitatea bilatzea bere errepertorioko piezak bilatzerakoan, gutxi ezagutzen diren obra baliotsuak aukeratuz originaltasuna emanez gainera, bai eta abesbatza panoraman egin gabeak ere. Interpretazioan kalitatea bere zuzendarien maila handiak ematen dio bai eta bere kide guztiek duten seriotasunagatik, irmotasunagatik eta konpromisoagatik haien hobetze bokala eta kontzertuen prestakuntza burutzerako orduan. Bere jardueraren jarraipen zabala egin daiteke bere Facebook orrialdearen bitartez.

Egileari buruz

Pablo Díaz-Guardamino 1953ko apirilean jaio zen, Ingeniari Industriala da Bilboko IIGET-an eta Sarrikon (Bilbo) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziaduna, bai eta Areatzako bizilagun harroa ere. Musikari bere zaletasuna 10 urterekin hasi zen, ikastetxeko haur abesbatzan. Heldua zelarik, 80ko hamarkadan solfeo hiru urte eta gitarrako bi ikasi zituen, eta 1993an Las Mercedeseko parrokia abesbatzan (Areatza) sartu zen, 10 urte emanez bertan. 2001ean Ondarreta Abesbatzan sartu zen, parrokia abesbatzarekin 2 urtez elkarbanatuz. Ordutik hona Ondarretan jarraitzen du, 2003tik 2011ra arte presidente lanetan arituz.

Liburua Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. zuzenduz lor daiteke, edota Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. bidez, baina ondoko liburu-dendetan ere dago eskuragarri: Troa (Las Mercedes kalea, 20); Mayor (Kale Nagusia, 29); Bolívar (Kale Nagusia, 33 (Geltoki plaza)); Nadal (Ibaiondo kalea, 1 (Romo)). Algortako lau dendek ere badute: Zugatzarte (Jata Mendia kalea, 1); Itxas Ikus (Torrene kalea, 2); Cosas (Ollaretxe kalea, 7); eta Aiboa (Makalen etorbidea z/g), bai eta Zubi Eskegiko dendan ere.