Egunero jaten ditugun elikagaiei buruzko bitxikeria, kondaira eta jatorriakjasotzen dituen irudidun liburu bat aurkeztuko da
Datorren asteazkenean, maiatzak 17, 19:00etatik aurrera, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan. Oraingoan, María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak Teresa Benéitez (Bartzelona, 1966) izango du mintzakide, Aventuras y desventuras de los alimentos que cambiaron el mundo liburuaren egilea eta A Fin de Cuentos-en argitaratzailea.
Mundutik bidaia zirraragarria da, non haurrek (eta heldu jakingurek) 15 elikagaien aztarnak jarraituko dituzten, gehienak ezezagunak orain hiru mende arte, bainagaur eguneko jaten ditugunak. Prosa xume eta zuzen batekin, lanak ondorengoak bezalako galderei erantzuna ematen die: Zein zen Europako iraultzaileen edaririk atseginena? Zergatik uste zen patata deabruaren landarea zela? Noiz aurkitu ziren (zorionez!) tomatea eta pasta? Zein unetan balio izan zuen piperminak urrea bainogehiago?
Liburua bi zatitan egituratzen da. Lehena Américara eraman ziren elikagai eieskaintzen da eta bigarrena Amerikatik ekarri zirenei. Gairai buruzko bibliografia oso bat ematen du ere. Sukaldaritza atsegin duten irakurleek errezeta bikainak aurkituko dituzte ere.
Flavia Zorrillaren ilustrazioak lan honen funtsezko zati dira, horietaz gain infografiak ere daudelarik. A Fin de Cuentos aisialdia eta ezagutza elkartzen dituzten liburuen aldeko apustua egiten du, Deguria (libros para degustar) bildumaren lehen izenburu hau kasu.
Orain dela sei urtetatik hona ohikoa den moduan, ‘Aurrez Aurre’ espazioan aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko solasaldia izango da, azken honek galderak eginez, aldi berean entzuleak obrara gerturatzea eraginez eta ikuspuntu berriak emanez ere.
‘Aurrez Aurre’-ra sarrera irekia izango da tokiak bete arte eta sarrera lortzeko Azkuna Zentroan bertan (Infopuntua) eskatu beharko da.