Aramburuk bere konpromiso etikoa azpimarratu zuen idazle moduan terrorismoaren biktimekiko 

Arratsalde honetan Fernando Aramburuk ‘2016 urteko liburuari Francisco Umbral Saria’ jaso du Patria bere eleberriarengatik. Ekitaldia Madrilgo Errege Postetxean egin da, Madrilgo Komunitatearen egoitzan alegia, eta Gobernuko Presidente den Mariano Rajoyren parte hartzea izan du, bai eta Cristina Cifuentes Madrilgo Komunitateko presidentearena ere. Politika eta kultura munduko jende ospetsu asko izan dirabertan ere. Saria María España Suárez, Francisco Umbralen alarguna eta poeta, kazetari, eleberrigile, biografo eta saiakera idazle espainiar handiaren izenadaraman Fundazioko presidentea hain zuzen ere, bai eta Narciso de Foxá Majadahondako alkate eta erakunde horretako patronoaren eskuetatik jaso du.

Beldurraren biktimek Alemanian jasotzen duten tratu ezberdina azpimarratu ondoren, bertan bizi baita 80 hamarkada erditik, eta bere jaioterrian jasaten duten ahaztura idazle donostiarrak idazlearen figura goraipatzeari eskaini dizkio hainbat minutu, hura, literatura bezalako tresnei esker, gizartearekin duen konpromisoabetetzeko gai baita. Bere kasu zehatzean, eta ETAren terrorismoak asaldaturiko bizi esperientzia baten ondoren –hain da horrela “gizakian konfiantza galtzekozorian egon dela” hainbat momentutan aitortu duela-, Euskadi bizi izan zen urteetan aztarna utzi zion gaiaren inguruan argi utzi nahi izan zuen saritutako eleberrian bere begirada “literatura izan dela eta bereziki hori dela”.


Patria eleberrian –jarraitu zuen Aramburuk-, literaturak, berriro ere, bere begiak utzi zizkidan nire garaiko mundua ikusteko. Eleberriaren generoak ikuspuntu bat eman zidan, gizon eta emakume zehatz batzuena, hainbat hamarkadetan zehareguneroko paisaia sozial batean hobe edo gaizkiago elkar bizi direnena. Historialaria, kazetaria, soziologoa edo politikaria iristen ez diren lekura iristen da eleberrigilea, fikzioaren bidetik jendearen intimitatera iritsiz, bere sukaldeetan sartuz, bere logeletan, eta azken finean haien bizitza pribatuetan. Ez dira ez datua ez berria, estatistika ez eta analisi arrazoitua, eleberrigileak bere idazlumabustitzen duen tintontzia, baizik eta egia umila, agian hunkigarria. Indibiduoa bere izen propioarekin bere hausnarketekin, bere arropekin, bere ardoedalontziarekin...

Baina nire begirada, bereziki literatura modukoa izanagatik, ez da bakarrik trebetasun handiago edo gutxiagorekin egindako hizkuntza artikulatua. Nik nahi izan dudana da, nire idazle begiradari terrorismoaren biktimekiko elkartasunak zehazturiko konpromiso etikorik ezfaltatzea, eta aldi berean konpromiso politiko bat, Zuzenbide Estatua hiritarren bizikidetza baketsua izateko formula apropos moduan aldarrikatzen duena, nahiz eta lurrean paradisu bat inoiz eraikiko ez denaren zantzurik ez egon.

Orain dela hilabete batzuk idatzi nuen bihotza eskuetan, Patria bezalako liburu bat idatzibehar ez izatea gustatuko litzaidakela, baina nire jaioterriaren historiak ez zidanaukera hori eman. Batzuen aldetik proiektu politiko bat krimenaren jardueraantolatuaren bidez burutzeko tema luzeak ez nau axolagabe utzi eta horrenaitorpen literario bat eraikitzea proposatu nion nire buruari. 

Badakit idazle batek, nahiz eta oso ahalegindua eta azkarra izan, ezin duela oroimen kolektiboaera nahikoan hornitzeko berak bakarrik lana egin. Patria zentzu horretan aportazio bat da, nirea, egiteko gai izan nintzen hori. Baliozkoa den edo ez, ez dagokit nirierabakitzea”.


Mariano Rajoyk saritutako eleberria irakurtzera animatu zuen jendartea, Espainiako historia hurbilaren zati garrantzitsu bat gogoratzeko, gertatu zena jakiteko eta egia ezagutzeko. Exekutiboaren buruaren iritziz, “Patria eleberriak adostasun nazionala lortu du” eta salbuespen bakarrak zera dira, “lurraldeen rudimenezko eskubideak eskubide horien jabeen gainetik inoiz ez daudelaoraindik ulertu ez dutenak, pertsonen gainetik alegia, gizakien gainetik”. Bere ardura politiko anitzetan alderdikideak eta beste hainbat pertsona modu errukigabean terrorismoak kolpatu zituela gogoratu ondoren, saritutako eleberriana gertzen diren pertsona guztiak existitu zirela adierazi du, “horiek ez diren arren”.“Eta eleberrian kontatzen diren gertakizun guztiak gertatu ziren, nahiz eta berberakez izan”. Horregatik, bere iritziz, “Patria fikzio erreal bat da”.

Sariaren ebazpena pasa den otsailean izan zen. Saria, 12.000 eurokoa, Francisco Umbral Fundazioak antolatzen du, Unidad Editorialek sortua, El Mundo kazetaren eragilea alegia. Edizio honetan epaimahaiko kideak Manuel Llorente, El Mundo egunkariko Kultura saileko erredaktore burua; César Antonio Molina, idazlea eta Kultura ministro ohia, Casa del Lector-eko zuzendaria orain gutxi are; Fanny Rubio, idazlea eta Literatura katedraduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean (UMC); Santos Sanz Villanueva, kritikoa eta UMCko Literatura katedraduna; Fernando Rguez. Lafuente, Revista de Occidente aldizkariko zuzendaria; Carlos Aganzo, poeta eta El Norte de Castilla egunkariko zuzendaria, eta Juan Cruz, El País egunkariko zuzendaritzara atxikia izan dira. Manuel Llorente, Epaimahai buruak orduan azpimarratu zuenen “lehen aldiz irabazlea aho batez erabaki da”.