Obrak bere nerabezaroko konposizioak bai eta gaur egungo bere poetika jasotzen ditu

Bihar, maiatzak 11, 19:00etatik aurrera, Edurne M. Aionak Miradas inversas bere poema bilduma aurkeztuko du. Ekitaldia Barakaldoko Minerva liburu-dendan izango da (Askatasun Etorbidea, 43, Barakaldo, Bizkaia). Poesia emanaldiaren ondoren egileak aleak sinatuko ditu.

Liburu honetako poemak barruko bidaiak dira, hausnarketa sakonak. Batzuk intimoak eta pertsonalak dira; beste batzuek aldarrikapen eta salaketa izaera argia dute, baina horietako bakoitza egileak bere arima ikusteko, interpretatzeko eta bertso moduan berrasmatzeko inbertitzen duen begirada da.

Miradas del pasado poema bildumaren lehen zatia nerabezaroko konposizioak dira; bigarren zatiak, Miradas del presente, bere gaur egungo poesia aurkezten du.

Izateko eta izateari uzteko askatasuna, batzuetan garestiegia da, eta Miradas Inversas bildumako bertsoen egileak, bere ibilbidearen ondoren biltzen joan den esfortzu guztia erakusten du, pixkana pixkanaka, tentu handiz, arretaz, hitza behar den moduan tratatzen ez bada kalte egingo dion beldur denaren sentiberatasun handiz.

Raquel Viejobueno. Idazlea, poeta, argitaratzailea eta Un Café con Literatos eta Énfasis Literatura Aldizkariko zuzendaria. (Hitzaurretik hartua)