Decisiones intriga istorio bat da non sorpresak, traizioak, konspirazioak eta txantajeak gertatzen diren
Jorge Urretaren irakurleak zorionekoak dira, egile bilbotarrak aukera berri bat eman nahi izan baitio 2012an argitaratu zen Decisiones bere lehen eleberriari. Orain egun batzuetatik hona Amazonen eskuragarri dago, bai formatu digitalean bai eta inprimaturikoan ere.
Ez da Urretak autoargitalpenera jotzen duen lehen aldia bere lanak argitaratuak izan daitezen, baina idazle moduan bere karreraren zatirik handiena modu tradizionalean garatu du eta bere beste lau eleberriak hainbat argitaletxeren katalogoetan aurkitu daitezke.
Culturamas informazio kulturaleko aldizkari digitalean berriki argitaratu den elkarrizketa batean esan duen moduan «%100 nik mugituko nuen eta kontrolatu nezakeen eleberri bat eduki nahi nuen». Horrek oso funtsezkoa den zerbait ahalbidetu dio, hala nola eleberriaren esentzia jasotzen duen azaleko irudia aurkitzea – ilustratzailearen laguntzari esker-, bai eta obraren ekoizpen prozesu osoa gertutik jarraitu ere. Eta Decisiones eleberriarekin lortu du, bere eskubideak berreskuratuz, bere iritziz orain arte eduki ez duen arreta jasotzea saiatzeko helburuarekin.
«Ezer baino lehen intriga eleberri bat da», ziurtatu du egileak, eta bertan irakurleak ekintza dosi handiak aurkituko ditu. Sorpresak, traizioak, konspirazioak, txantajeak eta zientzia fikziozko elementu batzuk dira lehen pertsonan kontatutako istorio honen osagaiak, Urretaren estiloaren ezaugarri den umore beltza ahaztu gabe. «Protagonistaren erabakien erritmoarekin batera garatzen da, baina ez horien segida moduan bakarrik, esanahi bat emanez baizik eta bere bizitzan duten eragina erakutsiz, bai eta horiek dituzten ondorioak ere», dio idazleak elkarrizketa berberean.
Sinopsia (egilearen web orrialdetik hartua)
Eduardo Montero espainiar farmazia enpresari ospetsuak bere emazte Carolina garaiz detektatu gabeko minbiziak jota galtzen duenean, erru sentimendua bere bizitzaz jabetzen da, hartutako, edo hartu ez zuen erabakiren batek gertakarien nondik norakoak aldatu zitzakeela konbentziturik.
Erruak estuturik, ordutik hona nazioarteko zientzialari komunitatean bere emaztea berreskuratzen lagunduko duen norbait edo zeozer bilatzen arituko da, edozein modutan dela ere, eta bizitzaren eta heriotzaren legeak desafiatu arren, ezer dirudiena ez den eta dirudien arren, inor fidagarri ez den kontakizun batean.