El refugio de los canallas, Gijóneko Aste Beltzean saritutako bere eleberriak ETAren bortizkeria jorratzen du

Juan Bas idazle eta kazetari bilbotarrak eleberri beltzari eskainitako Dashiell Hammett Saria irabazi du El refugio de los canallas eleberriarekin (Editorial Alrevés, 2017). Obrak euskal gizartearen erretratu bat egiten du eta ETA banda terroristak burututako bortizkeriaren historian urte ugari jorratzen ditu egitura narratibo irudimentsu bat jarraituz. Horretarako Basek erakunde armatua sortu baino aurreko urteetara joan eta 2015eraino iristen da.

Dashiell Hammett Saria Idazle Poliziakoen Nazioarteko Elkarteak sortutako saria da eta Dashiell Hammet idazle estatubatuarraren omenez du izena, gazteleraz idatzitako eleberri polizia hoberena sarituz. 1998 urteaz geroztik Gijóneko Aste Beltzean ematen da, egileak eleberri hau aurkezten zuen tokian hain zuzen ere.

Epaimahaia Ernesto Mallo, Inma Luna, Ignacio del Valle eta Miguel Barrerok osatzen dute, eta obrak “bortizkeriaren eta Euskal Herrian horrek izandako ondorioen gaiarekin inplikazio sakona” duela azpimarratu dute, “literatura kalitate gorena zaintzeari utzi gabe gainera”.

Liburuaren izenburua Samuel Johnson pentsalari britainiarraren esaldi ezagunari zor zaio: “abertzaletasuna gizatxarren azken estalpea da”.