Bere kontakizunen lehen antologia, Bilboko Liburu Azokan sinatuko du

Venganza eta Decisiones liburuen ondoren, Jorge Urreta idazle bilbotarrak Recuerdos, y otras historias que no olvidarás eskaintzen digu, 22 istorio eklektiko eta originalen bilduma alegia, non umore zuria eta beltza jorratzen diren, bai eta zientzia fikzioa, beldurra, intriga eta kontakizun beltz garbiena ere.

Larunbatean, ekainak 8, Bilboko Liburu Azokaren 18. standean egongo da liburuaren aleak sinatzen 17etatik 21etara bitartean.

Sinopsia:

22 kontakizun horietan murgiltzeko. 22 istorio. 22 hasiera. 22 amaiera

«Zer eduki dezakete amankomunean hilketagatik jarraitua den gizon bat, scape room batean dauden ezezagun talde bat, hilzorian dagoen osaba ospitalera bisitatzera doan neska gaztea, edo ihes egindako politikari ustel bat?

Ba 22 kontakizun hauetako baten protagonista izatea ez gehiago eta ez gutxiago ere.

Gorrotoa, amodioa, sorpresa, heriotza, bizitza esperimentatuko dituzu eklektikoa bezain originala den bilduma honetan. Umorea egongo da, espektroko zurienetik beltzenera, zientzia fikzioa, intriga apur bat, eta entretenimendu ordu asko.

Jorge Urretak aurkezten digun kontakizun antologia honetan istorio bakoitza aurrekoenetik eta ondoren etorriko direnetik zeharo ezberdina da. Dela mikro kontakizuna, kontakizun laburra, edo kontakizun luzea, denek uzten dute ahazteko zaila den aztarna, izenburuak iradokitzen duen moduan.»

Liburua hemen aurkitu dezakezu.