Bizkaiko Aldundiak bultzatu eta sustatzen duen lehiaketa ireki da

Bizkaitarrek Sonia González Fernández idazlearen Karma istorioaren literatura sorkuntzarekin jarraitzeko aukera edukiko dute euskarazko modalitatean; eta gure bazkidea den Pedro Ugarte idazlearen El propietario de las naranjas istorioarekin, gaztelerazko modalitatean.

Sari ekonomikoa 1.500€koa da lehen sarian eta 500€koa bigarrenean, bi kasuetan eta bi hizkuntzetan diploma egiaztagiria emango delarik ere, eta diploma egiaztagiria bakarrik finalistentzako.

Informazio gehiago nahi baduzu, hemen ikus ditzakezu oinarri osoak, pasa den astelehenean, 2019ko ekainaren 10ean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Hamaikagarren edizio honek aurreko deialdietan parte hartu duten idazle askoren testigantza jasotzen du, horien artean Euskadiko Idazleen Elkarteko presidente eta idazle den María Eugenia Salavarri nabarmenduz, Madame bere ipuinarekin 2009an.