Familia historiaren zamari eta giza anbizioari buruzko hausnarketa bat


Leonen jaioa den eta Bilbon bizi den Ana Díez Varela idazleak argitaraturiko bere lehen eleberria eskaintzen digu, narratiban honen aurrekoak diren kontakizun eta eleberri ugarirekin edukitako esperientzia zabalaren ondoren. Como mueren los lobos maLuma argitaletxeak argitaraturiko suspense eleberria da eta bere hurbiltasunak erakartzen du irakurlea.

Sinopsia:

«Lapurtu dioten autoa berreskuratzen duenean, Eva Astuyk objektu baliotsu bat aurkitzen du barruan. Egun batzuk geroago, senarra asasinatu duten aristokrata misteriotsu batek bisitatzen du, une nahasgarria sortuz baina ez mehatxagarria. Hortik gutxira bere bizitzak ezusteko bira ematen du, norbait bere etxean sartzen da bera ez dagoela aprobetxatuz eta bi sikario bere atzetik ibiltzen hasten dira. Benetako arriskuaren aurrean beldurra iristen da eta, horrekin batera, ezer gertatu izan ez balitz bezala denboran atzera egin nahi izateko desesperazioa. Eva Astuyren eta bere familiaren bizitza aurreikusten erraza izateari utzi dio. Berak sekretuak gordetzen badaki, baina bere isiltasunak patu krudel batera eramango du.

Como mueren los lobos eleberriak, itxuraz garrantzi gabekoa den zerbaiten aurrean egunerokoaren hauskortasuna umore puntu baten kontatzen du, horren ondorioak neurrigabekoak izanik. Eva Astuyk bere heriotza propioarengandik ihes egiten du baina bere iraganarengandik baita ere.

Ana Díez Varelaren eleberria familia historiaren zamari eta giza anbizioaren irismenari buruzko hausnarketa da. Irakurlea bere hurbiltasunarekin erakartzen duen suspense eleberria, bere gainera datorkion mehatxua saihesteko gai izango ote da Eva?»

Obra honi buruz gehiago ezagutzeko aukera duzu Tele7ko Objetivo Bizkaia saioan egileari egindako elkarrizketa honekin eta booktrailer honen bitartez: