Iñaki Sainz de Murietak “Mitos y leyendas de Europa” antologian parte hartu du
- Xehetasunak
Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, Gipuzkoa, 1985) gure kideak berriki Verbum argitaletxeak plazaratutako Mitos y Leyendas de Europa antologian parte hartu du, 2019ko Haur eta Gazteentzako Verbum Sarian “Fuenterrabía, tierra de vikingos” bere kontakizunarekin lortutako saria dela eta.
Obra honetan parte hartu duen gainontzeko egileak Gabriela Alcolea González, Glauber A. Senarega, Julia Rosa Vázquez, M. Carmen González López, Nati Sánchez Esteban, Sergio Agrelo De los reyes eta Yoandy Cabrera izan dira.
Gehiago irakurri: Iñaki Sainz de Murietak “Mitos y leyendas de Europa” antologian parte hartu du
Javier Gil Díez-Condek Edward Rosset idazleari omenaldia aurkeztuko du
- Xehetasunak
Javier Gil Díez-Conde idazle eta irakaslea izango da Edward Rosset idazleari omenezko ekitaldia aurkeztu eta gidatzeko arduraduna. Euskal Herrian eleberri historikoaren egile emankorrena izan den Rosseti omenaldia CBA Irungo Udal Liburutegian izango da (San Juan plazan), datorren ostegunean, martxoak 12, 19:00etan.
“Edward Rosset, una vida de libro” lelopean egingo den ekitaldian Barkarne Atxukarro (Oskarbi, Bidasoaldeko Idazleen Elkarteko presidentea), Juantxo Atxukarro (kazetaria) eta Carol Rosset (egilearen alaba) izango dira. Ekitaldiaren amaieran oroitzapenezko plaka bat eta Mensu margolariak (idazlea eta Oskarbiko kidea) egindako kuadro bat emango zaio egileari.
Gehiago irakurri: Javier Gil Díez-Condek Edward Rosset idazleari omenaldia aurkeztuko du
“Miren Matian – Miren en Matia”, Iñaki Sainz de Murietaren liburu elebidun berria
- Xehetasunak
Iñaki Sainz de Murieta idazle gipuzkoarra sentsibilizazio sozialerako proiektu batean MatíaZaleak-ekin aritu da elkarlanean, bi belaunalditan fokatzen den ekimen baten bitartez: helduak eta haurrak.
Miren Matian – Miren en Matia ipuin elebiduna da (euskaraz eta gazteleraz) eta Bermingham Matia zentroan bizi diren 4 emakume zoragarriren istorioa kontatzen du. Iñaki Sainz de Murietaren laguntza eduki du idazketa lanetan, eta Sofía Herbónena ilustrazioak egiteko.
Gehiago irakurri: “Miren Matian – Miren en Matia”, Iñaki Sainz de Murietaren liburu elebidun berria
José Ignacio Ruiz de Alegríak ‘Orfeo’ bere obra aurkeztuko du Zumarragan
- Xehetasunak
José Ignacio Ruiz de Alegría idazleak (Buenos Aires, 1966) Orfeo bere obra aurkeztuko du datorren asteazkenean, martxoak 4, 18:30etan Zumarragako, Gipuzkoa, Zelai Arizti Kultur Etxean (Zelai parkea).
Kontakizun bilduma hau, bere egilearen hitzetan, “askatasunaren odisea bat da, edo hobe esanda, askatasunaren abentura bat”, eta bi liburuk osatzen dute, Orfeo: El principio eta Orfeo: Libertad, libertad, libertad.
Gehiago irakurri: José Ignacio Ruiz de Alegríak ‘Orfeo’ bere obra aurkeztuko du Zumarragan
Eleberri bat nola idatzi edukiko dute mintzagai Mikel Santiago eta María Eugenia Salaverrik
- Xehetasunak
Idazleak narratibaren sorkuntza prozesurako gakoetako batzuk elkar banatuko ditu jendartearekin Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan
Datorren ostegunean, otsailak 6, 18:30etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzenduriko topaketa berri bat egingo da. Honakoan, Mikel Santiagori esker, idazle profesional eta gidoilarien lana ezagutzeko aukera izango dugu, haien istorioaren definiziorako hurbilketa, sorrera eta saiakera ariketak ezagutuz.