Alexis Falkas Euskadiko Idazleen Elkartearekin bat egin du eta Bilboko Liburu Azokan sinatuko du bere obra

Ameslaria eta nihilista, eszentrikoa eta kontraesanez josia. Horrela definitzen du bere burua Alexis Falkasek, bere azken obrarekin, El vals de los agujeros negros alegia (Verbum argitaletxea, 2019), literaturan ezarritako molde guztiak haustekoa asmoa agertuz hats propioa duen munstro eder honekin konponduz.

Igandean, ekainak 9, Bilboko Liburu Azokako AEE/EIEren 18. standean egongo da liburuaren aleak sinatuz 11etatik 14etara bitartean.

Sinopsia:

«Bi minutu geratzen dira gauerdirako. Azken hats batean kondentsaturik, porrot egitera kondenaturik dauden bi bizitzen konpasa markatzen du erlojuaren orratzen jarraitasunak. Carla eta Elías, autosuntsiketa prozesuan dauden bi zulo beltz, haien pausoen arrastoak laututako espazioen artean haien denborak zatikatzen dituen bals odoltsu batean haien orbiten inertzietan harrapaturik. Askatzeko ezgai, biek haien akatsak errepikatuko dituzte, mundu arraro batetik zehar haien joera aldatu arte. Olatuen kolpatutako Donostia nostalgiko batetik etengabeko jazarpena, bai eta Zamudioko ospitale psikiatrikotik, Omako baso magikotik, Rascafríako itsaslabarretatik edo lehen begiratuan lizunki ezkutuak diren Madrileko txokoetatik, bertan eroriko baitira espiralean bizirik irauteko pentsaezina egin arte. Carla eta Elías haien amodioaren pusketak berriro konpontzeko prest daude, bizitza erretzeko edo bertan haien burua erretzeko eta biktima eta hiltzaile bihurtzeko, bestearen bizitzarekin amaitzeko arduraduna bietako nor izango den kontziente izan gabe. Erlojuaren orratzak talka egiteko zorian daude, gauerdiaren ondoren ezer ez da lehen bezalakoa izango.»

Liburua hemen aurkitu dezakezu.