Liburuaren munduko profesional garrantzitsuen partaidetza duen ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VI Jardunaldiaren programa interesgarria osatzeko, “Booktuber unea” espazioarekin gure benetako protagonistek hartuko dute hitza, gure bazkideek alegia, hauek denbora tarte murritzean haien azken obrak aurkeztuko dituztelarik ostiralean, irailak 14, 16:30etatik aurrera Azkuna Zentroan (Bilbo).
Aurten honakoak entzuteko aukera edukiko dugu: Abel Amutxategi, Cristina Gumuzio, Cristina Romea, Hortensia Alcalá, Iñaki Sainz de Murieta, Javier Gil Díez-Conde, Javier Sánchez-Beaskoetxea, Jorge Urreta, José Serna Andrés, Julio Santos (Patricia Pérezekin batera), María Larrea eta Sebastián Uros.
Parte hartuko duen egile bakoitzak bere obraren gakoak eskainiko dizkio jendarteari. Zalantzarik gabe hau da Jardunaldi honen edizio bakoitzean jendeak gehien atsegin duen uneetako bat, idazleen arteko espazio moduan jendeak bere hurrengo irakurketak aurkitzen baititu.
Jardunaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin antolatzen duela gogorarazten dizuegu. Bertara joatea doakoa da, aurretik plaza erreserbatzeko ondoko helbidera idatziz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..
Egilearen VI Jardunaldiaren programa osoa kontsultatzeko, hemen.