‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Egilearen VI Jardunaldiari hasiera emateko, ostegunean, irailak 12, 19:00etatik aurrera Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, idazleak idazleentzako hitzaldi/tailerra egingo du, egile madrildarra gaur egungo irakurleen eskari ezberdinei erantzuna emateko formatu berrietara egokitzen jakitera eraman duten gako, esperientzia eta ibilbidea elkar banatzeko espazioa izango delarik hori.
Tailer honek Centro Español de Derechos Reprograficos (CEDRO) erakundearen babesa du eta sarrera irekia eta doakoa da, horretarako plaza erreserbatuz ondoko helbidera idatziz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..
Honi buruz
José Ángel Mañas Madrilen jaio zen 1971ko urriaren 22an. Historia Garaikidean lizentziaduna da Madrileko Unibertsitate Autonomoan. 1994an Nadal sariko finalista izan zen bere lehen obrarekin, Historias del Kronen. Eleberriak oihartzun handia eduki zuen eta idazle belaunaldi berri bati ateak ireki zizkion. Eleberri hori argitaratu ondoren idazleak urte ugari eman zituen Madril eta Toulouse artean bizitzen. Gaur egun Madrilen bizi da.
Aurten, 2019, Sevillako Ateneoko Saria irabazi du La última juerga eleberriarekin, Historias del Kronen-en ondorengo eleberria, honekin 1994ko Nadal sariaren finalista izan zelarik eta zinemarako egokitutako gidoiarekin 1996an Goya saria irabazi zuelarik.
Mañasek bere obren argitaratzea argitaletxe tradizionalekin eta obren multiformatuaren aldeko apustua egiten dutenekin elkar banatzen du. Eleberri errealista eta saiakera historikoa idazten ditu, bai eta telebistarako gidoiak ere eta audioliburuentzako eta telebistarako sailak idazten ditu ere, literatura esperimentatzeko formatu edo forma ezberdinei aterik itxi gabe.
Berriki Storytel-erako audiosail originala gozatzeko aukera izan dugu, Extraños en el paraíso alegia, bai eta Conquistadores de lo imposible bere obra era, bertan Gizadiaren epopeiarik handienetako bat kontatuz: Amerikaren aurkikuntza eta konkista, horren gaineko xehetasun guztiak gure presidente María Eugenia Salaverrirekin egindako topaketan ezagutzeko aukera eduki genuelarik.
Egilearen VI Jardunaldiaren programa osoa kontsultatzeko, hemen.