Amazon Alexa, Google Home edo Apple-ren Home Pod bezalako laguntzaile pertsonalek liburuak aurkitzeko modu berrietara iraultza ekarri dute.
- Euskadiko Idazleen Elkarteak ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia antolatu du seigarren urtez irailaren 12 eta 13an Bilbon.
- Azkuna Zentroa izango da berriro ere topaketa profesional honen eszenatokia eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa, bai eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta CEDRO-ren laguntza ditu.
- Nazioarteko ikuspuntua Porter Anderson iparramerikarrak emango dio, Publishing Perspectives-eko editore nagusia alegia, liburuaren etorkizuna jorratuz.
- Luis Collado, Googleko langilea eta Espainia eta Portugalerako Google Books-en arduradunak liburuaren munduan Adimen Artifizialari buruz hitz egingo du.
- Crossover Jaialdiko Jon Paul Arroyo telesailei buruz mintzatuko da, bai eta zer nolako literatura motatik edaten duten hauek, jada ezin baikara haiek gabe elkar ulertu.
- Egileen sormena pizteko bai eta argitalpenaren bidetik gidatzeko tailerrak egongo dira. José Angel Mañas idazlea, “Historias del Kronen” eleberriaren ondorengo eleberriagatik 2019ko “Ateneo de Sevilla” sariaren irabazleak alegia, bere literaturaren gakoei buruzko eta liburuaren munduan bere esperientzia pertsonalaren gaineko hitzaldi bat eskainiko du. Bernat Fiol literatura agenteak idazle batek argitaratzaileengana nola hurbildu behar duen azalduko du.
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatua, Bilbon egingo da berriro ere eta seigarren urtez jarraian ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesari esker -bai eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta CEDRO-ren laguntzari esker ere-, datorren irailaren 12 eta 13an Azkuna Zentroan liburuaren munduko adituak elkartuko dira mundu digitalak bertan geratzeko ekarri duenaren inguruan eztabaidatzeko.
Irakurketa modu berriak, inguru digitalak ekarri dizkigun negozio eredu berriak; harpidetza, salmenta unitarioa edo deskarga bidezko erosketa. Istorioen kontsumo seriatuaren joera berriei buruz hitz egingo da, formatu guztietan: papera, ebooka, audioliburua eta podcasta, eta nola eragiten duten formatu berri hauek egile eskubideengan, testuen sorkuntzan, inbertsioan eta lizentzietan, eta salneurrien finkatzean. Amazon, Alexa, Google Home edo Apple-en Home Pod bezalako laguntzaile pertsonal berrien eragina sartuko dugu eztabaidan, gure irakurketa propioetan liburuak aurkitzeko modu berri bilakatu baitira, gailu hauek zeregin hauetarako prestatzen ari baitira jada. Azkenik, bi tailer eskainiko ditugu, horietako bat idazketa teknikei zuzendurik eta bestea, idazleen %90ak agenterik ez duela frogatzen duten Idazlearen liburu zuriaren datuetan oinarriturik, argitalpen sektorean agente ordezkari bat edukitzearen onurak azaltzeko tailerra izatea nahi dugu.
Formatu berrietara egokitu. Idazten denetik nola bizi
VI Jardunaldiak ostegunean, irailak 12, 19:00etan irekiko ditu ateak José Ángel Mañasek zuzenduko duen hitzaldi/tailer batekin. Mañas azken Ateneo Saria dugu “Historias del Kronen” eleberriaren ondorengo eleberri batekin, horrekin Nadal sariaren (1994) finalista izan zelarik ere. “Historias del Kronen” bere eleberriaren zinemarako egokitzapenarekin Goya sari bat irabazi duen egileak, argitaletxe tradizionaletan argitaratzen du, eleberri errealista eta saiakera historikoa idazten ditu, telebistarako gidoiak egiten ditu eta audioliburuetarako eta telebistarako sailak idazten ditu ere, literatura esperimentatzeko formatu edo forma bakar bat ere egiteko aterik itxi gabe.
“Liburu guztiak transmedia izango dira.”
Hau da Porter Anderson Publishing Perspectives-eko editore-nagusiaren ziurtapenetako bat. Publishing Perspectives nazioarteko mailan sektoreko aldizkari garrantzitsuenetako bat da, 2009an NewYorkeko Frankfurt Book Fair-en eskutik sortua eta gaur egun nazioarteko argitalpen sektorean baloraziorik hoberena duen komunikabideetako bat.
Anderson beti agertzen da liburuari buruzko munduko topaketa garrantzitsuenetan eta Bilbon VI Egilearen Jardunaldian egongo da irailaren 13an 10:00etatik aurrera “2019/20 urteetarako sektorearen joerak” azaltzeko.
PorterAnderson kazetaria eta diplomatiko ohia da ogibidez, eta CNN Time Warner, Village Voice, Publishing Perspectives, The Bookbook, The FutureBook, The Times, Dallas Observer, D Magazine, Tampa Tribune, Sarasota Herald-Tribune eta beste komunikabideetan aritu da.
Andersonen lana hiru hamarkada baino gehiagotan garatu zen egunkarietan, berri aldizkarietan, online berrien telebistetan, nazioarteko humanismoan eta sare sozialei buruzko berrietan, horietan kritikari, erreportari, editore, editore-nagusi, berriemaile, edukien koordinatzaile, multimedia ekoizle, diplomatiko eta senior ekoizle rolak hartuz. Kritikaren Institutu Nazionalaren kide moduan Andersonek komunikabide nagusienen liburuak, antzerkia, dantza, musika eta ikus-arteak berrikusi ditu hiru hamarkadetan.
Andersonek ekitaldi askotan hartu du parte bai hizlari moduan bai eta moderatzaile moduan ere, hala nola The Markets, CONTEC eta Frankfurter Buchmesse-ren Business Club, bai eta Frankfurten Singapurko argitalpenen Symposiumean, Estokolmolko The Next Chapter hitzaldian, Materako Nazioarteko Idazketa Hitzaldia Italian, Berlin’s Publishers Forumean, Madrileko Irakurketa aldizkaria, Delhi Berriko Editoreen Nazioarteko Elkartearen Munduko Kongresua, The FutureBook Londresen, Milango If Book Then, BookExpo, Writer’s Digesten urteroko hitzaldia eta Digital Book World New Yorken, besteak beste; eta urte ugariz Frankfurter Buchmesseren Negozio Klubean ekitaldiak programatu ditu, bai eta Londreseko Liburu Saltzaileen Egilearen Eguna, Digital Book World-en egile independenteen programazioa, IDPF Foro Digitala eta beste ekitaldi batzuk; azoka komertzialak, hitzaldiak, liburu azokak eta industriaren ekitaldi bereziak jorratzen ditu ere bitartean, Sharjah eta Abu Dhabitik Atenas eta San Franciscoraino.
Honen aurretik, Andersonek TheFutureBook.net-en Editore Elkartu moduan egin zuen lan, Erresuma Batuan formatu digitalean argitalpenen garapenerako, The Seller-en atal bat Londresen alegia. Anderson Writer Unboxed-eko ohiko kolaboratzailea da ere.
¿Entzutea irakurtzea al da?
Ostiralean, irailak 13, 11:15etan VI jardunaldia “Formatuen iraultzan” fokatuko da. Mahai honetan egile eskubideak eztabaidatuko dira, bai eta lizentzia berriak, inbertsio eta sorkuntza joerak, BEZa eta irisgarritasuna. Entzunezko gramatika berria eta hoberen funtzionatu duten negozio ereduak, eta zein merkatutan egin duten. Mahaikideak honakoak izango dira; Eva Güell Editorial Anagrama argitaletxeko Marketing eta Negozio Digitaleko zuzendaria; Jon Paul Arroyo Kultur Factory eta Donostiako Crossover Jaialdiko zuzendaria; María Jesús Espinosa de los Monteros Podium Podcasteko zuzendaria eta Alex Gibelalde Storytel audioliburuen plataformako Espainiarako zuzendari nagusia mahai honetako moderatzaile lanetan.
Google, zein da nire hurrengo irakurketa?
Ostiralean, irailak 13, 12:30etatik aurrera, “Adimen artifizialak liburuarengan duen eragina” eztabaidatuko da.
Gure hurrengo irakurketa aurkitzeko zera esango ote dugu?: OK Google, zein liburu irakurri beharko nuke ondoren? Nola sortuko da konfiantza ahots bidezko laguntzaile pertsonal hauetan?, nola pasako dira metadatuak lehen planora eta nola aldatuko dira marketik metodoak? Laguntzaile hauetan sartzen ari den Adimen Artifizialaren araberakoa da dena eta ez da ezer hobeagorik teknologia hauetan adituak direnak gurean edukitzea horiei buruz hitz egiteko, berandu baino lehen argitalpen sektoreak aurre egin beharreko erronka baita.
Gure ondorengo irakurketetan liburuak aurkitzeko orduan erraztaile bilakatu dira. Hizlariak Luis Collado, Google-en Global Product Partnerships Manager EMEA, eta Nieves Ábalos Amazon Alexa, Google Home edo Apple-en Home Pod bezalako laguntzaile pertsonal berriak Monoceros Labseko sortzailea izango dira. Hizaldia zuzentzeko ardura Antonio Ortizek hartuko du, Webedia Espainian Publishing Zuzendaria eta Xataka.com-en ohiko kolaboratzailea alegia.
Booktuber unea
Bazkatzeko atsedenaldiaren ondoren, irailak 13, ostirala, arratsaldeko 16:30etan “Booktuber unea” iritsiko da, ekitaldi hau urtez urte jarraitzen duen jendartearen aldetik onarpen handiko espazioa alegia. Elkarteko kide diren egileei bereziki zuzendurik dago. Parte hartzaile bakoitzak hiru minutu edukiko ditu auditorioari bere obraren gakoak ezagutarazteko eta hori irakurtzeko gonbita luzatzeko. Batzuek, parte hartzen duten beste argitalpen proiektuei buruzko gorabeherak elkar banatze dituzte ere.
Nola egin zure obra argitaletxeetara iristeko
Jardunaldia amaitzeko Cedrok babesturiko tailer bat egingo da 17:30etatik aurrera Bernat Fiol literatura agentearen eskutik. Fiol literatura agentea eta nazioarteko eskubideen salmentan aditua da. Egileek, jardunaldi honetako protagonista handiek alegia, haien liburuak argitaratu baino lehen ahalik eta informazio gehien eduki dezaten dago pentsaturik.
Agente ospetsua izango da egileek haien obraren ordezkari bat edukitzearen garrantziari buruzko gakoak ematearen arduraduna, horrela argitaletxeekin, audioliburu plataformekin, zinema ekoizleekin eta abarrekin akordioak lortzeko.
Tailerraren azken 15 minutuak, sortzaile izatearen ondorioz lortutako ondare eskubideak zaintzeko kolektibo baten kide izatearen erabilgarritasuna ezagutarazteko erabiliko dira, hots CEDRO elkartea, eta bertako Bazkide Departamentuko Nagusi den Pedro Sánchezek azalduko du.
Tailerrera sarrera irekia eta doakoa da, aurretik plaza ondoko e-postan erreserbatuz: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..