Un universo vacío por un gozoso calvario


2018an Oñatin (Gipuzkoa) bizi den eta Portajen (Cáceres) jaioa den idazleak, Hortensia Alcalá alegia, La niña del columpio (Letrame Grupo Editorial) argitaratu zuen eta orain, 2019an bere bigarren eleberriarekin harritu gaitu, Galería de los secretos. Un universo vacío por un gozoso calvario, Círculo Rojo argitaletxearekin argitaraturik.

Sinopsia:

«Gizon Gigoloak zigarreta bat erretzen zuen bitartean, bare eta lasai, aurreiritzirik gabe ez eta iraganeko beldurrik gabe, edo inolako damutasunik gabe, horrela esan zidan: «Nik jainkosa maite nuen».

Horrela deitu zuen hark. Nik galdegin nion, ¡nor zen jainkosa! Eta amodioaren mintzairarik hoberenean eta naturalenean hitz egiten hasi zitzaidan, beranduago izango zena bihurtuz, artistaz gain. Marrazkiaren kolorearen eta bere balioaren garrantzia azkenean ulertu zuela esan zidan, eta mihisean arkatzarekin marraztu zuela eta olio margoz margotuz zuela, buruz eta arimaz, kolore zuri, beltz eta kadmio gorriarekin, hark horrela deitu zuen: Unibertso huts bat kalbario pozgarri batengatik, hari Gigolo izena emanez.

Horrela, bere inspirazio artistiko eta pertsonal handia berak bizia emandako emakume hura izan zen, hark bere jainkosa deitu zuena, eta horrek beranduago: hautsez betetako zumezko besaulki kulunkaria, arrosazko kuxina. Parpailazko gorriz jantzia, txarol gorrizko zapata zaharrak. Esku batean, marrazketa blok zahar bat eta oso desgastaturiko hiru grafitozko arkatz, bere magalean hartuz. Gona beltz urratua orban koipetsuekin. Mihisean marraztea lortu arte behin eta berriro egindako alferrikako saiakerez beteriko folio zimurtu ugari ere. Unibertso huts bat, non bera bakarrik elkartuko zen azken urteetan bere oroitzapenekin, zirriborroekin, arte liburuekin, barruan kotxinilak zituzten lata kutxatxoekin, horiek bere burua margotzeko eta bere existentziaren amaiera koloreztatzeko erabiliz, kadmioaren gorriz, honako izenburua zeraman bere azken obran: kadmioaren gorri kolorean unibertso huts bat.»

Egile honen jarduera jarraitzera animatzen zaituztegu, bere kontakizun eta poesiak bere blogaren bitartez ezagutzera https://hortensianorte.blogspot.com/, bai eta bere bideo kanala  YouTube eta bere sare sozialak Facebook eta Twitter.