Irailaren 13an ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldi berri batean parte hartuko du

Porter Anderson Publishing Perspectives aldizkariko editore nagusia da, sektoreko aldizkari garrantzitsuenetako bat nazioarteko mailan alegia, 2009an sortua New Yorkeko Frankfurt Book Fairen eskutik, eta gaur nazioarteko argitalpen sektorean komunikabiderik baloratuenetako bat delarik.

Anderson beti doa liburuari buruzko munduko topaketa garrantzitsuenetara eta Bilbon edukiko dugu Azkuna Zentroan irailaren 12 eta 13an egingo den VI Egilearen Jardunaldian, 2019/20 denboraldirako sektoreko joerak azalduz. 

Peter Anderson kazetaria da karreraz eta diplomatiko ohia, eta  CNN Time Warner, Village Voice, Publishing Perspectives, The Bookbook, The FutureBook, The Times, Dallas Observer, D Magazine, Tampa Tribune, Sarasota Herald-Tribune eta beste komunikabideekin lanean aritu da.

Andersonek bere lana egunkarietan, albiste aldizkarietan, online albiste telebistetan, nazioarteko humanismoan eta sare sozialei buruzko berrietan garatu du hiru hamarkada baino gehiagoz, bere rolak kritikoa, erreportaria, editorea, editore nagusia, albistegi aurkezlea, edukien koordinatzailea, multimedia ekoizlea, diplomatikoa eta senior ekoizlea izanik. Kritikaren Nazioarteko Institutuko kide moduan, Andersonek hiru hamarkadetan zehar komunikabide garrantzitsu ugariren liburuak, antzerkia, dantza, musika eta ikus-arteak ikuskatu ditu.

Andersonek The Markets, CONTEC eta Frankfurter Buchmesse-ko Business Club bezalako ekitaldietan hitz egin du eta moderatu ditu ere, bai eta Frankfurten Singapurreko argitalpenen Symposiuma, Estokolmon The Next Chapter hitzaldia, Italian Materako Nazioarteko Idazketa Hitzaldia, Berlin’s Publishers Forumean, Madrileko irakurketa aldizkaria, New Delhiko Argitaratzaileen Nazioarteko Elkartearen Munduko Kongresua, The Future Book Londresen, Milaneko If Book Then, BookExpo, Writer’s Digest eta Digital Book Worlden urteroko hitzaldia New Yorken, eta beste abar; eta urte askotan zehar beste ekitaldiak programatu ditu ere, hala nola Frankfurter Buchmesse-ko Negozio Klubean, Londreseko Liburu Saltzaileen Egilearen Eguna, Digital Book Worlden egile independenteen programazioa, IDPF Foro Digitala eta beste asko; bitartean, azoka komertzialak, hitzaldiak, liburu azokak industriako ekitaldi bereziak bisitatzen ditu,  Sharjah eta Abu Dhabitik Atenas eta San Franciscoraino.

Aurretik, Andersonek TheFutureBook.net -en Editore Elkartu moduan egin zuen lan, Erresuma Batuan formatu digitalean argitalpenen garapenerako, Londreseko The Seller-en atal bat. Anderson Writer Unboxed-eko ohiko kolaboratzailea da ere.

Berriki WMagazín-ek elkarrizketaturik, Porter Andersonek horrelako esaldiak utzi zituen:

“Liburu guztiak transmedia izango dira.”

“Bilakaera dago Amazon argitaratzen hasi delako, horregatik, agian, seigarren argitaletxe handi bat gehitu beharra dago mundu bost handietara.”

“Argitalpen munduak irakurtzea nahi du, formatua zein den axola gabe. Azkenean, irakurketak biziraun behar duela konturatu behar gara.”

“Benetako lehiakortasuna ez dago digitala versus paperean, baizik eta bapatean liburuak dauden gailu berberetan aurkitzen diren musika, zinema, bideo eta bideojokoen esperientzia guzti horretan.”

Elkarrizketa osoa irakurtzea gomendatzen dizuegu, horretarako sakatu hemen.

 

ESALDIA

Irailaren 13an VI Egilearen Jardunaldia inauguratuko da, irailaren 12 eta 13an egindo delarik Bilboko Azkuna Zentroan.

Tokia gorde nahi baduzu, idatzi Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postara.

Sarrera irekia tokia bete arte.