Txusmi Sáezen azken liburua aurkezten dizuegu, konfinamenduan bere semeekin batera ekin zion familia proiektu eder bat, bizi ditugun une asaldatu hauetan umore eta elkartasun handia jarriz.
Txusmiri berari eskatu diogu “Chistes confitados” liburuari buruz hitz egin diezagun: “Batzuetan proiektu bereziak sortzen dira eta hau horietako bat da. Pandemia eta konfinamendua izan ditugun azken urte eta erdi luzean zehar nire semeekin batera liburu bat sortzea erabaki nuen, horrela denbora pixkat aprobetxatzeko eta hiruron artean zerbait egiteko, denboran iraungo duen zerbait. Umorea jorratzea erabaki genuen, inguruan genuen egoera penagarriaren ordez, eta Lehen Hezkuntza amaierako eta DBH hasierako ikastetxeetako patioetan ahoz-aho dabiltzan 500 txiste biltzea erabaki genuen. Horrela jaio da “Chistes confitados” liburua, Alexandra Rudinaren ilustrazioekin osatu dudan ideia dibertigarria, Amazon-en eskuragarri dagoelarik 8 euro baino gutxiagoan azal bigunarekin, 12 eurotan azal gogorrarekin eta 2,99 eurotan digitalean, bai eta Gasteizko Ayala liburu dendan ere. 8 eta 13 urte bitarteko neska-mutilei oparitzeko opari aparta, bai eta izpiritu gaztea duen eta barre pixkat egin egin nahi duen edonori oparitzeko.
Eskerrak ematen dizkiogu Txusmi Sáezi liburu berezi hau gurekin elkarbanatzeagatik eta pandemia garai honetan irribarreak jartzeagatik.
“Chistes confitados” liburuaren sinopsia
Koronabirus konfinamendu batetik txiste liburu bateraino... Gehiago eska daiteke? Hain luzea izan den urte eta erdi honetako egun batean, familiartean zeozer dibertigarria egitea erabaki genuen eta ideia bat otu zitzaigun. Orduan Txusmi, Ibai eta Nestorrek Fortnite eta Minecraft jokoek libre uzten ziguten denbora librea erabiltzea erabaki genuen, horrela ikastetxeko patioan ahoz-aho dabiltzan ia bostehun txiste bilduz. Eta modu honetan liburu dibertigarri bat sortu zen, publiko guztientzako egokia eta zeharo gomendagarria. Jaimitoren txisteak, hizkuntza, guraso, neska-mutil lagun, senar-emazte, zerbitzari, sendagile, animalia, lagun eta lankide, informatikari buruzkoak, ‘teloia irekitzen da’ motakoak... eta askoz gehiago.
Gainera, ilustrazioekin nahi genuen eta Alexandra Rudinaren marrazki bikain eta dibertigarriak lortu ditugu liburua osatzeko.
Eguberri, urtebetetze, festa eta gonbitentzako oparirik hoberena. 8 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzako txisteak (baina adin gehiago onartzen da, ez dadila esan...).
Eta hau guztia salneurri barregarriarekin ere: 7,99 paperean eta 2,99 digitalean. Ez galdu irribarreak oparituz ongi geratu nahi baduzu edo zuk zeuk denari barre egiteko, baina errespetuz...
Amazon-en jasa salgai.
- Jaimito, ba al dakizu nola deitzen diren Burgoseko biztanleak? - Denak ez…
- Nola esaten da swahiliz:«Perretxiko batzuk afaldu ditzakegu»? - Hongo propongo.
- Nola esaten da «postari jubilatua»? - Apartado de correos.
- Ama, zuk mutila ala neska nahi zenuen? - Nik filma ikusi besterik ez nuen nahi.
- Zer esaten dio oilo deprimitu batek besteari? - Necesito apoyo
- Nola duzu izena? - Peter O’Brian – Ba ea erabakitzen duzun.