Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

‘Harria’, Juan Manuel Uríaren azken poema bilduma salgai dago jada

Xehetasunak
30 Azaroa 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 30 Azaroa 2016

 

Egileak euskal herri kirolak hartzen ditu oinarritzat harriaren analisi mitologiko, antropologiko eta poetikoa egiteko

Poesiaren maitaleek Juan Manuel Uríaren azken lana liburutegietan eskatu dezakete jada. Iñaki Perurenaren hitzaurrea duen eta Jon Aizpuruk itzulitako harriaren gaineko irakurketa poetikoa da.

Poema bilduma elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz, eta liburu hibridoa da harri-jasotzearen gaiaz gain, Harria objektu unibertsal moduan, sinbolo moduan hartzen baitu. Arrazoi horregatik interes gorenekoa izan daiteke antropologiaren eta mitologiaren ikerlarientzako.

Gehiago irakurri: ‘Harria’, Juan Manuel Uríaren azken poema bilduma salgai dago jada

María Eugenia Salaverrik Mikel Santiagoren ‘El mal camino’ aurkeztuko du gaur Bilboko La Alhóndigan

Xehetasunak
23 Azaroa 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Azaroa 2016

 
Aurkeztuko den obra Estatu Batuetan salmenta gehien izan duen liburuetako bat izan da

Bihar ostegunez, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa alegia, eta orain dela sei urtetik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duena.

Oraingoan Mikel Santiago (Portugalete, 1975) idazlea egongo da. El mal camino bere azken eleberria da eta Estatu Batuetan salmenta gehien izan duen liburuen zerrendan sartzea lortu zuen. Lehen pertsonan kontatutako istorioa da, krimena, beldurra eta thriller-a nahastuz, irakurlearekin jolasten den bitartean.

Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa izango da, honek galderak egingo dituelarik entzuleak obrara gerturatzea eraginez, ikuspuntu berriak emanez ere.

‘Aurrez Aurrera’ sarrera irekia da tokiak bete arte.

 

 

 

Iñaki Sainz de Murietaren ‘Las aventuras de Kanide’ bildumako bigarren liburuak Donostia 2016-ren babesa jaso du

Xehetasunak
18 Azaroa 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Azaroa 2016


Liburuaren aleak Gipuzkoako ikastetxe publikoetan eta liburutegietan banatuko dira Energia-olatuak programari esker

Las aventuras de Kanide-ren bigarren alea, La ceremonia del fuego izenburua daramana, Iñaki Sainz de Murietak idatzi du eta Miguel Berzosaren marrazkiak daramatza eta aurki liburu dendetan egongo da. Kanide txiki eta maitagarriaren bizitzari buruz pixka bat gehiago erakusten du. Irakurle gazteenek Kanide bizi den herrixka hobeto ezagutzeko aukera izango dute bai eta hain garai liluragarri bezain ezezagun batean, aurrehistorian alegia, komunitatearen bizitzan zeuden jarduerarik garrantzitsuenak ezagu ere. Ehiza eta antzinako errituak gai garrantzitsuak dira bigarren zati honetan.

Obra Verbum Argitaletxeko haur katalogoaren barruan dago.

Gehiago irakurri: Iñaki Sainz de Murietaren ‘Las aventuras de Kanide’ bildumako bigarren liburuak Donostia 2016-ren...

Javier Minak bere azken saiakera aurkeztuko du Lagunen ostegun honetan

Xehetasunak
15 Azaroa 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Azaroa 2016

 
Idazle nafarrak Historian zehar hitza ikertu du gatazkaren tresna eragile moduan 


Javier Minak Libros para la guerra aurkeztuko du datorren ostegunean, azaroak 17, 19:30ean Donostiako Lagun liburu dendan.

Liburuak armen atzean dagoen hitza ikertzen du, dela harenga moduan, dela diskurtso, saiakera burutsu edo fikzio pieza moduan. Minak, gerra sortzeko sortu diren literatura edo ikono sugarriak bilatzen ditu, direla modu generikoan hauek, propaganda bidez gatazka jakin bat eraginez, edo dela gerra-pizte zehatzen ondorioz sortutakoak, hala nola Periklesen diskurtsoak, Gurutzadetako bulak edo Suntsiketa Masiborako Arma zorigaitzak.

Gatazka armatuak eragiteko edo elikatzeko erabili izan diren iturri dokumentalak erabili ditu egileak. Gizadiak hamaika gerratatik pasa da eta, bere iritziz, denen atzean gorroto, mendeku, botere gurari edo lapurreta nahi potentzial metatuak egon dira, horiei sumin erlijioso edo ideologikoak gehituz.

Liburua Berenice argitaletxeko saiakera bilduman argitaratu da.

Pasa den igandean El Diario Vascok elkarrizketa bat eskaini zion Roberto Herreroren eskutik eta hemen deskargatu daiteke ere.

 

 

Gipuzkoako Ateneoak Valle-Inclán omenduko du

Xehetasunak
14 Azaroa 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Azaroa 2016


Ramóm María del Valle-Inclánen jaiotzaren 150 urteurrenean, Valle-Inclán: XX mendeko Antzerki Berria izenburua daraman mahaingurua egingo da Donostian, abuztuaren 31 hitzaldi aretoan (Abuztuaren 31 kalea, 36). Hitzordua datorren ostegunean izango da, azaroak 17 19;30ean eta Gipuzkoako Ateneoak antolatzen du.

Juan Aguirre Sorondo (kazetaria) moderatzaile moduan arituko da eta hizlariak Kike Díaz de Rada (aktorea) eta Javier Gil Díez-Conde (dramagilea) izango dira.

Página 89 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio