Literartek Juan Manuel Marcos idazle paraguaitarraren ‘El invierno de Gunter’ euskaraz argitaratuko du
- Xehetasunak
Eleberria Luis Miguel Sainz Pezonagak itzuli du
María José Mielgo Busturiak zuzentzen duen Literarte Editorial argitaletxeak Juan Manuel Marcosen Gunterren Negua sartu du berriki bere katalogoan. Eleberria Luis Miguel Sainz PEzonagak itzuli du euskarara eta datorren asteartean, azaroak 8, aurkeztuko da Cámara liburu dendan (Euskalduna 6, Bilbo), 19:30ean.
Ekitaldian María José Mielgo Busturia (argitaratzaile eta idazlea), José Antonio Alonso Navarro (Filologia Ingelesean doktorea) eta Luis Miguel Sainz Pezonagak (itzultzailea) hartuko dute hitza.
AEE/EIE-K bere bazkideentzako deskontu handiak lortu ditu Trama Editorialekin
- Xehetasunak
Trama y Texturas aldizkaria hamar urte bete dituen liburuaren unibertsoaren inguruko eztabaida eta analisirako espazioa da
Trama Editorial lau hilabetez behin plazaratzen den Trama y Texturas aldizkaria argitaratzen duen argitaletxea da eta gaur liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduan dagoen edozein profesionalentzat erreferente argia da. Izenburu honen hamargarren urteurrena dela eta, argitaletxeak Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) bazkideentzako eskaintza berezia egin du, hurrengo hiru aleak etxean jasoko dituztelarik %25 baino gehiagoko deskontuarekin. Aleak 33€ kostatuko du 45€ izan ordez. Halaber, Tramak bere katalogoa osatzen duten liburuetan erail daitekeen %25eko deskontua eskaini du ere.
Gehiago irakurri: AEE/EIE-K bere bazkideentzako deskontu handiak lortu ditu Trama Editorialekin
José Antonio Martín Acostak 'Entropía' fantasiazko eleberria aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
Lanak harritzea eta giza afera handiei buruz hausnartzea du helburu
Bilboko Elkar liburu denda izan da José Antonio Martín Acostak Entropía datorren ostiralean, azaroak 4, aurkezteko aukeratu duen tokia. 18:30etatik aurrera izango da.
Egileak Roberto Lastre argitaratzailea izango du lagun. Zuriñe Ojedak parte hartuko du ere eta merkatura plazaratu berri den eta zientzia, fantasia, errealitatea eta fikzioa nahasten dituen eleberri honen zati bat irakurriko du.
Gehiago irakurri: José Antonio Martín Acostak 'Entropía' fantasiazko eleberria aurkeztuko du Bilbon
Pedro Ugartek ‘Nuestra historia’ aurkeztuko du ostegun honetan Gasteizen
- Xehetasunak
Pedro Ugartek bere bira jarraitzen du Nuestra historia-rekin
Datorren ostegunean azaroak 3,Iban Zaldua Pedro Ugarterekin egongo da Nuestra historia-ren (Páginas de Espuma, 2016) aurkezpenean. Zuloa Irudia liburu dendan izango da, Gasteizen (Correría Kalea, 21), 19:30etatik aurrera.
Liburua pasa den irailaren amaieran plazaratu zen. Ordutik hona, bere egileak Espainiako txoko ugaritan egon da bere irakurleekin egoteko eta lehen eskutik azaltzeko nola egin dion aurre gure gizarteko beldurren irudi honi, aldi berean zoriontasuna ikertuz. Kontzeptu honi buruz, Ugartek teoria ezberdinak bota ditu bere pertsonaien ahotsaren bitartez liburuak dituen 168 orrialdeetan zehar.
Gehiago irakurri: Pedro Ugartek ‘Nuestra historia’ aurkeztuko du ostegun honetan Gasteizen
Euskadiko Idazleen Elkarteak ere liburutegian maileguaren arautze berria eskatu du
- Xehetasunak
Estatuan eta Komunitate Autonomoetan ordainketa zentralizatua eta gure obren erabileragatik zuzena den ordainketa bermatuko digun tarifa bat eskatzen dugu
Idazleen elkarte garen heinean, gure liburuen mailegutza publikoa arautzen duen legedia aldatzea eskatzen duen gutun irekia izenpetu dugu, liburutegietan haien erabileragatik ordain zuzen jasotzeko helburuarekin.
Gutun horretan, Estatuaren eta Komunitate Autonomoen aldetik ordainketa zuzen bat eskatzen da alde batetik; eta bestetik sinbolikoa izango ez den tarifa bat ordainketa egoki bat bermatzeko, Europako beste herrialdeetan egiten denarekin bat.
Gehiago irakurri: Euskadiko Idazleen Elkarteak ere liburutegian maileguaren arautze berria eskatu du