Gaur ‘El salto del caballo’ plazaratuko da, Ricardo Alíaren Zodiakoaren Trilogiaren azken atala
- Xehetasunak
Eleberria Errenteriako Udal liburutegian aurkeztuko da otsailaren 9an
El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente eleberrien arrakastaren ondoren, Ricardo Alía idazle donostiarrak Zodiakoaren Trilogia itxiko du El salto del caballo lanarekin. Ediciones Maevak argitaratua, gaur iritsiko da liburu dendetara, baina formatu digitalean egongo da ere eskuragarri.
Hirueleberriak uztartzen dituen trama bat dago 2012an hasiz, ETAren jardueraarmatuaren amaiera iragarri eta urte bete beranduago, baina bakoitzak nortasunpropioa du eta banaka irakurri daitezke. Azken atal honetan irakurleek trilogiakopertsonaia nagusiek nolako garapena izan duten ezagutuko dute, Max MedinaErtzaintzako Homizidio inspektorea eta Erika López, graduatu berri den bere kideaalegia.
Ricardo Alíak Zodiakoaren Trilogiaren azken atala osteguneanaurkeztuko du, otsailak 9, 18:30etan, Errenteriako Udal Liburutegian, berehaurtzaroa iragan zuen hiria alegia.
María Eugenia Salaverrik ‘No hay amor en la muerte’ Gustavo Martín Garzoren eleberria aurkeztuko du ostegun honetan Bilboko La Alhóndigan
- Xehetasunak
Eleberriak leialtasuna eta guraso eta seme-alaben arteko harreman zailak jorratzen ditu
Urtarrilaren 26ean ostegunez, 19,00etatik aurrera BIlboko Azkuna Zentroa– La Alhóndigan, ‘Aurrez Aurre’ saio berri bat egingo da, orain seiurtetik María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen duen liburuari eta irakurketari eskainitako espazioaalegia.
Oraingoan Gustavo Marín Garzo (Narratiba Sari Nazionala etaNadal Saria, besteak beste) izango da, No hay amor en la muerte bere azkeneleberria aurkeztuz. Bertan Bibliako istoriorik ikaragarrienetako bat irudikatzen du:Isaaken sakrifizioa bere aitaren eskutan. Eleberriak, gainontzekoekin leialtasunaprosa magnetikoan jorratzen duena, guraso eta seme-alaben arteko harremansarritan zailak lantzen ditu ere, hura gabe ezinezkoa izango litzatekeenkonfiantzaren oinarrizko zentzua zalantzan jarriz.
Julia Otxoaren ‘Poética de lo invisible’ salmentan dago jada
- Xehetasunak
Azken urteetan egindako ikus poesia eta obra grafiko sorta bat da
Cordobako Ediciones La Manzana argitaletxeak Julia Otxoaren Poética de lo invisible liburu-bilduma argitaratu berri du. Poeta, narratzaile eta artista grafiko donostiarrak azken urteetan egindako 100 obra grafiko eta poema baino gehiago jasotzen ditu.
Idazle moduan Julia Otxoaren sormen lana bere obra grafikoaren eskutik joan da. Gehiengoa arte digitala deiturikoari dagokio, hura ordenagailuan baliabide digitalekin solik burututako lan moduan ulertuz.
Hiri guneetan egindako argazkiak daude ere. Ohikoak dira zikinguneak dituzten zartatutako hormak eta zoru pusketak, artistak ondoren modu digitalean tratatuak izan direnak.
Azkenik, bere ikus poemak nabarmentzekoak dira, horietako batzuk berak egindako argazkietatik abiatuz jaioak eta besteak ordenagailuan guztiz eginak.
Poética de lo invisible katalogo-liburua argitaletxearen web orrialdean eskuratu daiteke.
Euskadi sari bat jaso zuen Javier Gil Díez-Conderen antzezlan bat estreinatuko da Irunen
- Xehetasunak
Inauterietan inspiraturiko fartsa grotesko bat da heriotzaren gaia ardatz nagusia duelarik
Datorren larunbatean urtarrilak 21, 20:00ean, Iruneko Amaia Kultura Zetroan (Pio XII enparantza) Falstaff no cree en la otra vida estreinatuko da. Ikuskizuna Tarima Beltza nafar konpainiak jarriko du taula gainean.
Obra honekin Irungo antzerkiak bere programazioa inauguratuko du Gabonen ondoren. 1989ko Euskadi Antzerki Saria izan zen eta bere egilea JJavier Gil Díez-Conde dramagilea eta Irungo Pio Baroja Institutuko irakasle ohia da. Jon Barbarinek zuzentzen du eta heriotzaren gaiaren inguruan aritzen den tragikomedia bat da. Umorearekin eta inauteria atzeko gai moduan, fartsa honetako pertsonaiek harekin jolasten dute, amaierak ekarriko diena jakin gabe.
'Venganza' Jorge Urretaren eleberri berria salmentan dago jada
- Xehetasunak
Lana mezenas eta kolaboratzaileen babesari esker argitaratu da
Jorge Urretaren azken lanak Venganza darama izenburu moduan eta intriga paranormalaren gaia daraman eleberria da, egun hauetan liburu dendetara iritsiko delarik.
Lana formatu digitalean egon zen eskuragarri lehenik, pasa den abenduan Gabonetako jaiekin batera. Une hauetan inprimaturik banatzen ari da.
Venganza Libros.com argitaletxeak argitaratu du, orain juxtu urtebete crowdfunding (mezenasgo) kanpaina arrakastatsu baten bitartez. Euskarri inprimatuan ale bat jasotzen lehenak, bere argitalpena babestu zuten lehen 101 mezenasak izan dira. Ondoren erreserba egin zuten irakurleen txanda izan da; eta azkenik, liburu dendetan banatu da eta subgenero paranormalaren zale guztientzako dago eskuragai.
Egileak espazio bat gorde du bere web orrialdean salmenta puntu ezberdinen berri emateko horiek gehituz joan ahala.
Gehiago irakurri: 'Venganza' Jorge Urretaren eleberri berria salmentan dago jada