Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

El gallo de oro-k Beñat Arginzonizen Ebanjelioen bertsio poetikoa argitaratu du

Xehetasunak
10 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 10 Otsaila 2017


Arginzonizek Jesusen ahotsik iraultzaileena erakusten du

Giovanni Papini, Saramago, Norman Mailer, Abelargo Castillo, Adolfo García Ortega eta beste askoren arrastoari jarraituz, Beñat Arginzonizek evanjelioak berridaztzi ditu El Gallo de Oro argitaletxeak bere katalogoan sartu duen azken izenburuan.

Ebanjelioen bertsio poetikoa da, Jesusen ahotsik iraultzaileena erakutsiz, promesa faltsuetatik urrun dagoen Jesus bat, benetako bizitza orain eta hemen bizitzeko deia egiten duena.

Obrak beldurraren aurka borroka egin zuen baten istorioa kontatzen du, mundu hobe batekin imajinatzera ausartu zenarena, eta bi zati ezberdindu ditu: El evangelio del hombre (Gizonaren ebanjelioa) eta La mirada triste del Anticristo (Antikristoaren begirada tristea).

Gehiago irakurri: El gallo de oro-k Beñat Arginzonizen Ebanjelioen bertsio poetikoa argitaratu du

Ricardo Alíak ‘El salto del caballo’ Zodiakoaren trilogiako azken atala aurkezten du gaur Errenterian

Xehetasunak
09 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Otsaila 2017


Eleberria formatu digitalean dago ere eskuragai 

Gaur, 18:30ean, Ricardo Alía bere irakurleekin egongo da Errenteriako Udal Liburutegian El salto del caballo aurkezteko. Julian Sánchez idazleak lagunduko du. Eleberri honekin amaiera ematen zaio Zodiakoaren Trilogiari, Ediciones Maeva argitaletxeak plazaratua.

Aurkezpenaren tokiak esanahi handia du Bartzelonan finkaturiko idazle donostiarrarentzat. Errenteria izan zen bere haurtzaroa pasa zuen hiria eta irakurketaren eta liburuen bere zaletasuna jaio zen tokia.

El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente Zodiakoaren Trilogia osatzen duten beste bi eleberriren izenburuak dira, Donostian kokatuz istorioa. 2012an – ETAk jarduera armatua bertan behera uztea iragarri baino urtebete lehenago – hasten den trama berberak ardazten ditu hiru atalak. Baina bakoitzak nortasun propioa du eta banaka irakur daitezke.

Gehiago irakurri: Ricardo Alíak ‘El salto del caballo’ Zodiakoaren trilogiako azken atala aurkezten du gaur...

Cristina Romearen azken saiakera bere bizi esperientzia propioan du jatorria

Xehetasunak
01 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Otsaila 2017


Liburuan elkar banatzen dituen 50 hausnarketek gure jarreren gaineko kontzientzia hartzearen garrantzia erakusten dute


Cristina Romeak Actitudes sociales izeneko saiakera argitaratu berri du. Idazkera gogoetatsu bat erakutsiz, Gasteizen bizi den egile katalanak bere bizi esperientziak hartzen ditu berriro oinarritzat, bere hezkuntza eta gizarte inguruarekin harremana dutenak, lana osatzen duten 50 hausnarketak biltzeko.

Saiakera formatu digitalean dago eskuragarri Amazon-en. Halaber, egileak astero elkar banatzen ditu edukiak bere irakurleekin bere blogean.

Romeak gure jarreren gaineko kontzientzia hartzearen garrantziari buruz ohartarazten gaitu gizarte osasuntsu eta anitzen alde egiteko. Horretarako funtsezkoa da hezkuntza norbanako mailan.

Gehiago irakurri: Cristina Romearen azken saiakera bere bizi esperientzia propioan du jatorria

Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ hainbat gairi buruzko kontakizun laburren liburua argitaratu du

Xehetasunak
26 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Urtarrila 2017


Osatzen duten 30 istorioak irakurketa atsegina eta entretenigarria dute

Cuentos y desencuentros liburuarekin sei dira jada Aimar Rollánek merkatuan dituen liburuak. Oraingo honetan gai ugariri buruzko 30 kontakizun laburren bilduma da eta era independentean irakur daitezke ez baitute haien arteko harremanik.

Testuetako batzuk izaera historikoa dute; beste batzukerromantikoak, filosofikoak, eta atze psikologikoa dutenak dira, baina izendatzailebat dute: bizitzaren misterioei buruzko ideia handiak dituzten istorio txikiak dira,hala nola zoriari buruzkoak, kasualitateak, hautaketak eta patua.

Rollánek bere bizi esperientzietako batzuk irakurlearekin elkar banatzen ditu liburuak dituen 240 orrialdeetan zehar, atseginak eta dibertigarriak eginez.

Gehiago irakurri: Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ hainbat gairi buruzko kontakizun laburren liburua...

AEE/EIEko egileen lanak formatu digitalean ere irakurtzeko aukera egongo da

Xehetasunak
25 Urtarrila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Urtarrila 2017



eLiburutegia katalogoan sartuko dira

Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE)
azken hilabeteetan burutu dugun proiektuetako bat gure kolektiboa osatzen duten egileen lanen digitalizazioa izan da. Lehen fasea burutu berri dugu eta Eusko Jaurlaritzari esker izan da.


Helburua bikoitza da: irakurleek formatu digitalean eskuratzeko aukera izatea ere eta Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko liburutegien katalogoan sartzea, eLiburutegia alegia. Horrela, gaur egun 10.000 izenburu baino gehiago dituen sare horren gaztelerazko eta euskarazko eskaintza zabaltzen da.

Elkartetik gure egileen lanen bilketa prozesu guztia kudeatu dugu, deskatalogaturik egon zitezkeen lanak barne. Testuak ePUB formatura bihurtzeko lanari ekiteko Cuadratín enpresaren zerbitzuak kontratatu ditugu. Sergio Verde diseinatzaileak digitalizatutako lanen liburu-azalak egin ditu sorrera berria behar zuten kasuetan, hala nola inprimaturiko formatuan egilea irudi eskubideen jabe ez zen kasuetan edota jatorrizkoa berritzeko erabakia hartzean.

Gehiago irakurri: AEE/EIEko egileen lanak formatu digitalean ere irakurtzeko aukera egongo da

Página 86 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio