Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Datorren larunbatean Alaitz Arrutiren bigarren eleberria plazaratuko da

Xehetasunak
27 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 27 Otsaila 2017


Istorioa benetako gertaeretan oinarritzen da eta itsasoa du ardatz

La Castañera eleberriaren arrakastaren ondoren, Alaitz Arrutik Las cuatro esquinas de mi pasado eleberriarekin irakurleak harrituko ditu, benetako gertaeretan oinarritzen den eleberria alegia, eta iraganak batzuetan pertsona baten existentziaren bilakaeran izan dezakeen pisuari buruz hitz egiten du. Si tuvieses la oportunidad de mirar frente a frente a tu pasado, ¿qué le dirías? da obra honen azpititulua eta datorren martxoaren 4an egongo da salgai.

Gehiago irakurri: Datorren larunbatean Alaitz Arrutiren bigarren eleberria plazaratuko da

Care Santosek ‘Media vida’ bere eleberria aurkeztuko du, 2017ko Nadal Sariaren irabazlea, bihar Bilboko La Alhóndigan

Xehetasunak
20 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Otsaila 2017

 

Idazle katalanak gizartearen hipokresiarekin bizi izan den belaunaldi baten psikologian sakontzen du


Bihar asteartez, otsailak 21, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzen duena.

Oraingo honetan Care Santos egongo da (Mataró, 1970), bere azken lana aurkezteko, Media vida, eta zeinarekin 2017ko Nadal Saria jaso duen.

Gehiago irakurri: Care Santosek ‘Media vida’ bere eleberria aurkeztuko du, 2017ko Nadal Sariaren irabazlea, bihar...

Ana Franciak ‘Senderos del alma’ bere eleberria aurkeztuko du Bilbon

Xehetasunak
16 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Otsaila 2017


Protagonisten emozioekin identifikazioak irakurlea uneoro laguna aldean duela sentitzea eragiten du

Bilboko Mendizale Elkartearen egoitzan (Iturribide, 80), izango da datorren martxoaren 16an, 19:30etan, Senderos del alma Ana Francia Iturregiren eleberriaren aurkezpena. Idazleak Galo Bilbao edukiko du lagun, Deustuko Unibertsitateko Etika irakaslea alegia. Testuen irakurketa José María Plazaren esku egongo da, Bizkaiko Elkarte Artistikoko rapsoda.

Gehiago irakurri: Ana Franciak ‘Senderos del alma’ bere eleberria aurkeztuko du Bilbon

‘Kanideren abenturak’ ipuinaren aurkezpena Gipuzkoako Elkaren

Xehetasunak
14 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 14 Otsaila 2017


Ipuin didaktiko bilduma hau irakurle gazteenei zuzendurik dago

Datorren otsailaren 21ean, asteartez, 18:30etatik aurrera, Gipuzkoako Elkar liburu dendan (Fermín Calbetón 21, Donostia) bildumako bi ipuin aurkeztuko dira; Zaldien kobazuloa eta Suaren zeremonia. Bi izenburuak Kanideren abenturak bildumako lehen bi aleak dira. Haur eta gazteentzako ipuin bilduma honen helburua Aurrehistoria modu erraz eta atsegin batean azaltzea da, bere protagonistaren figuraren bidez, Kanide txikia alegia. 

Miguel Berzosaren marrazkiak ditu eta Iñaki Sainz de Murieta da idazlea, azken hau aurkezpen ekitaldira ezin izango delarik joan gaixotasuna dela eta. Bi egileek irakurle gazteenak entretenitzeaz gain balore unibertsaletan heztea dute helburu.

Gehiago irakurri: ‘Kanideren abenturak’ ipuinaren aurkezpena Gipuzkoako Elkaren

Fernando García Pañedak Jane Austeni omenaldia egingo dio bere heriotzaren bigarren mendeurrenean

Xehetasunak
13 Otsaila 2017 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Otsaila 2017


Bere hurrengo eleberria mezenasgo kanpaina bati esker argitaratuko da 

Fernando García Pañeda, idazle bilbotarrak Agonía y esperanza argitaratuko du aurki. Hau da bere eleberriaren azken izenburua non egileak Jane Austen idazlearen Persuasión eleberriaren argumentuari heltzen dion, fokatze maskulino bat emanez. Modu honetan eleberrigile britainiarra omentzen du bere heriotzaren bigarren mendeurrenean.

Eleberria Tandaia argitaletxearen katalogoan aurkituko da, talentu berrien alde egiteko crowdfunding formula erabiltzen duen argitaletxe gaztea eta irakurlea obraren ekoizte prozesuaren baitan funtsezko zati moduan duena. Martxan jarritako kanpainari buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke.

Gehiago irakurri: Fernando García Pañedak Jane Austeni omenaldia egingo dio bere heriotzaren bigarren mendeurrenean

Página 85 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio