Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

III Egilearen jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongoda

Xehetasunak
15 Iraila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Iraila 2016



Hamalau hizlari elkartuko dira Bilbon liburuaren eta argitalpenaren munduak bizi duen egungo panoramari buruzko bere ezagutza elkar banatzeko.

Bihar, irailak 16 egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian argitalpen digitalari dagokionez mundu mailako erreferente ugarik hartuko dute parte, hala nola Michael Bhaskar, La máquina de contenido (FCE, 2014) liburuaren egilea; Rüdinger Wischenbart austriarra, The Global eBook Report urtekariaren egilea; eta Luis Collado, Google Play Books Espainia, Portugal eta Ekialde Ertainerako zuzendaria. Programa mahai inguru ugarirekin osatzen da, non idazlearen figuraren inguruan arituko diren bai eta bere sorkuntza prozesuan nola eragiten dioten paradigma berrian ikusten ari diren joera berriak.

Ekitaldia 9:30etan hasiko da Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.


El evento dará comienzo a las 9:30 h. en Azkuna Zentroa-Hasiera.

Gure web orrialdetik sesioak streaming bidez jarraitzeko aukera jarri dugu. Halaber, Euskadiko Idazleen Elkarteko Twitter profiletik (@AEEEIE) Twitter bidezko emankizuna burutuko da. Traola honakoa da: #autor16



Fernando Savaterek parte hartuko duen tertulia bat izango da III Egilearen Jardunaldiaren azken ekitaldia

Xehetasunak
13 Iraila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Iraila 2016


Filosofo eta saiogilea teknologiak idazleegan duen eraginari buruz María Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearekin elkarrizketatuko da

Bilbok irailaren 16an egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren hirugarren edizioaren amaierak tertulia forma edukiko du. 17:30etatik aurrera, Fernando Savater idazleak eta María Augenia Salaverri idazle, zinemagile eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak auditorioarekin haien hausnarketak elkarbanatuko dituzte liburuaren eta argitalpenaren munduan bizi den eraldaketaren inguruan bai eta paradigma aldaketak idazlearen eguneroko lana nola aldatu duen ere.

Gehiago irakurri: Fernando Savaterek parte hartuko duen tertulia bat izango da III Egilearen Jardunaldiaren azken...

Idazlearen gaurko errealitatea izango da III Egilearen Jardunaldiaren mintzagaia

Xehetasunak
12 Iraila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 12 Iraila 2016


Autoargitalpena eta promozio kanal berriak izango dira debatearen ardatz nagusietako batzuk 
   


‘Argitalpen mundura sarbide ezberdinak’ izenburupean, Alicia González Sterling (BookBankeko literatura agentea), Fernando Tarancón (Astiberri Argitaletxea) eta Francisco Javier Irazkoki (idazlea) mintzatuko dira argitalpen merkatuan egon nahi duen edozein egilek aurre egin beharreko panoramari buruz. Mahaingurua ebooken kudeaketa eta promozioan espezialista handia den Antonio de Marcok (Am Consultores) moderatuko du. ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren arratsaldeko lehen orduan izango da (Azkuna Zentroa-La Alhóndiga. Bilbo, 2016/09/16). Autoargitalpenaren fenomenoa, argitaletxe tradizionalen papera eta egile nobelarekiko posizionamendua bezalako gaiak, bai eta adimen artifizialaren (algoritmoak) aplikazioa argitaratzeko modu berria zehazteko eta zein egile argitaratzeko izango dira elkarrizketak izango dituen ardatz nagusietako batzuk.

Baina ikusgarritasunik gabe ez dago salmentarik eta hortik promozio kanal berriak, hala nola sare sozialak eta obrak gomendatzeari loturiko goraka doazen fenomenoak, hala nolak booktuberak eta irakurle komunitateak, hizlarien aldetik arreta izango dutelarik ere.

Gehiago irakurri: Idazlearen gaurko errealitatea izango da III Egilearen Jardunaldiaren mintzagaia

III Egilearen Jardunaldiak bere mahainguruetako bat liburu dendaren etorkizunari eskaini dio

Xehetasunak
09 Iraila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Iraila 2016


Bost aditu liburu denda fisikoen paper berriari buruz mintzatuko dira

Javier Celayak moderatutako inaugurazio debate mahaiaren ondoren, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian (Azkuna Zentroa-La Alhóndiga). Bilbo, 2016/09/16) ‘Etorkizuneko liburu dendak, non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ mahaingurua egingo da. Bertan Luis Collado (Google), Silvia Clemaren (Kobo), Marc Santandreu (Tekstum) eta Gexan Sors (Elkar Liburu dendak) adituek hartuko dute parte. Teresa M. Pecesek moderatuko du, ‘La Lectora futura’-ko kazetaria eta argitalpen zuzendaria.

Jardunaldiaren aurrerapen moduan, parte hartzaileetako batzuk mintzagai nagusiari buruzko bere iritzia elkarbanatu dute dossier honetan irakurri daitezkeen elkarrizketa sorta batean.

Gehiago irakurri: III Egilearen Jardunaldiak bere mahainguruetako bat liburu dendaren etorkizunari eskaini dio

José Fernández de la Sotaren poesía liburu berria El Gallo de Oro Edicionesen literatura rentrée berrian

Xehetasunak
09 Iraila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 09 Iraila 2016



Lanari Caballero Bonaldek egin dio hitzaurrea

Egun gutxiren buruan denboraldiko literatura nobedade itxaronenetariko bat iritsiko da. José Fernández de la Sotaren poesia liburu berri bat izango da. El Gallo de Oro euskal argitaletxeak argitaratu du eta hitzaurrea J.M. Caballero Bonaldek sinatu du.    

Irakurleek bost urte itxaron behar izan dute gure poeta sarituenaren poesia berriro gozatzeko.

Quien habla zer esan nahi duen eta nola esan nahi duen oso ongi dakien norbaiten obra da. Egileak bizitako esperientzien funtsezko konplexutasuna interpretatzen du eta dagozkien testu baliokideetan itzultzen ditu. Modu honetan, poemaren ahalmen errebelatzaileak bere zentzu osoa hartzen du eta bere handitasun eraginkorrena lortzen du. (J.M. Caballero Bonald)

Gehiago irakurri: José Fernández de la Sotaren poesía liburu berria El Gallo de Oro Edicionesen literatura rentrée...

Página 93 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio