Gabriela Ybarrak ‘El comensal’ bere eleberria aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroan
- Xehetasunak
Egilearen lehen obra da hau eta kritikaren babesa jaso ondoren Euskadi Literatura Saria irabazi du
Datorren ostegunean, martxoak 23, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan, Gabriela Ybarrak El comensal bere eleberria aurkeztuko du. Lehen eleberri honekin idazle bilbotarrak gaztelerazko 2016 Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.
Aurkezpena ‘Aurrez Aurre’ programaren baitan egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzen duena.
El comensal eleberri autobiografikoa da eta egileak heriotzaren eta familiaren arteko harremana ulertzen saiatzen da bi gertakariren analisiaren bidez: 1977an ETAk bere aitona erahil zuenekoa, eta 2011n bere ama minbiziak jota hil zenekoa. “Nork behar du literatura karrera bat eleberri errepikaezin bat idatzi duzunean?”, esan zuen Javier Rodríguez Marcosek (El País) eleberria plazaratu zenean.
Antonio Iturbek ‘A cielo abierto’ 2017ko Biblioteca Breve Saria irabazi duen bere eleberria aurkeztuko du bihar, asteartez, Bilbon
- Xehetasunak
Eleberriak Printze Txikia-ren egileak pilotu moduan edukitako egitandiak kontatzen ditu
Bihar asteartez, martxoak 14, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri ba egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzen duena.
Oraingo honetan Antonio Iturbe (Zaragoza, 1967) idazleak hartuko du parte, bere azken obra aurkezteko, A cielo abierto, zeinarekin 2017ko Biblioteca Breve Saria irabazi duen. Aragoiko idazleak abentura eleberri bat aurkezten du, hiru hegazkin pilotu protagonista gisa dituelarik eta haien artean Saint Exupéry, Printze Txikia ipuinaren egilea dago.
Edurne M. Aionak ‘Cuentos de la luz’ aurkeztu du Radio Rioja Alavesa irratian
- Xehetasunak
7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako 19 kontakizun dira
Radio Rioja Alavesa irratian orain dela egun batzuk Edurne M. Aiona elkarrizketatu zuten Cuentos de la luz izenburua daraman bere hirugarren liburua dela eta.
7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako izaera interaktiboa duten 19 kontakizunen bilduma bat da, eta argia da horietako guztietan errepikatzen den pertsonaia. Liburuaren erdian orrialde zuri batzuk aurkituko ditu irakurleak, horiek nahi dituen moduan erabiltzeko, amaiera berriak asmatuz edo bere ipuin propioa idatziz.
Gehiago irakurri: Edurne M. Aionak ‘Cuentos de la luz’ aurkeztu du Radio Rioja Alavesa irratian
ONCE-k Luis A. Bañeresen lehen eleberria Braillera egokitu du
- Xehetasunak
ONCEko edozein afiliatuk kopia bat eskatzeko aukera izango du
Urte hasieratik Luis A. Bañeresen lehen eleberria, Cuando el diablo está aburrido alegia, irakurle gehiagorengana iritsiko da. Estamentu handiei eta gizartearen baloreei kritika bat da berriki braillera egokitu den lana.
Ekimena ONCEk Bilbon duen delegazioko langile ohi batek jarri zuen martxan. Senitarteko baten gomendioaren ondoren, irakurle honek interes berezia agertu zuen umorez idatzitako istorio honengan eta bere egokitzapena Madrilgo ONCEko Bibliografia Zerbitzuari egitea proposatu zion. Bera arduratu zen proiektuari ekiteko beharrezko originala aurkitzen.
Gehiago irakurri: ONCE-k Luis A. Bañeresen lehen eleberria Braillera egokitu du
Julia Otxoak ‘Poética de lo invisible’ aurkeztuko du Donostian
- Xehetasunak
Aurkezpenean liburuaren irudi eta poema sorta bat proiektatuko da
Datorren asteartean, martxoak 7, 19:00ean, Julia Otxoak Poética de lo imposible bere katalogo-liburua aurkeztuko du (Ediciones La Manzana Poética, 2017). Poeta, narratzaile eta artista grafiko donostiarrak azken urteetan egindako 100 lan grafiko baino gehiago biltzen ditu. Ekitaldia Okendo Kultur Etxean izango da eta egileak berak komentatuko dituen irudi eta poema sorta baten proiekzioa egingo da.
Gehiago irakurri: Julia Otxoak ‘Poética de lo invisible’ aurkeztuko du Donostian