José Ramón Blancok bere poesia osoa aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
Lanak Jon Juaristiren hitzaurrea darama
Datorren maiatzaren 2an, 19:30etan, Bilboko Cámara Liburu-dendan (Euskalduna, 6), José Ramón Blancok Poesía 1971-2016 aurkeztuko du, bere lan poetiko osoa biltzen duen liburua, bai argitaratutakoa bai eta argitaratu gabekoa ere. Egilearekin Alfonso Carlos Saiz Valdivielsorekin egongo da.
Gehiago irakurri: José Ramón Blancok bere poesia osoa aurkeztuko du Bilbon
Gaur Bilbon irrati-antzerkia Gernikako bonbardaketaren 80 urteurrena oroitzeko
- Xehetasunak
‘La Ventana’ irratsaioak Luisa Etxenikek idatzitako fikzio pieza bat estreinatuko du
Gaur asteazkenez, apirilak 26, 16:00etatik aurrera, SER Irratiko ‘La Ventana’irratsaioko lantaldea Azkuna Zentroko atarira joango da. Gutun Zuria Bilboko LetrenNazioarteko Jaialdiaren 10 urteurrenaren ospakizuna dela eta, Carles Francinok“Gernika es ahora” aurkeztuko du bertan, Luisa Etxenikek idatziriko irrati-antzerki lanaalegia.
Gehiago irakurri: Gaur Bilbon irrati-antzerkia Gernikako bonbardaketaren 80 urteurrena oroitzeko
Fernando Aramburuk Kritikaren Saria jaso du ‘Patria’ lanarekin
- Xehetasunak
280.000 ale saldu ditu eta hamaseigarren edizioa egin du
Goiz honetan Literatura Kritikoen Espainiako Elkarteak ematen duen Kritikaren Saria ebatzi da Sorian. Fermín Herrero (Ausejo de la Sierra, 1963) poeta soriarrarekin batera, Fernando Aramburu (Donostia, 1959) idazleak irabazi du ere Patria bere eleberriagatik (Tusquets Editores, 2016).
Gehiago irakurri: Fernando Aramburuk Kritikaren Saria jaso du ‘Patria’ lanarekin
Gonzalo Garridok 2017ko ‘Paperezko Faroltxo’ bat jaso du
- Xehetasunak
Saria Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak ematen du
Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren bezpera moduan, atzo Bilboko Carlton Hotelean Liburuaren Galaren XXI edizioa egin zen bai eta 2017ko “Paperezko Faroltxoa” sarien banaketa. Gonzalo Garrido izan da gazteleraz idazten dutenen egileen kategorian sarituetako bat. Sari honekin Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak liburuaren munduko egileen, elkarteen eta erakundeen lana aitortzen du.
Gehiago irakurri: Gonzalo Garridok 2017ko ‘Paperezko Faroltxo’ bat jaso du
Iñaki Sainz de Murieta 2017ko Haur eta Gazte Literatura Verbum Sariaren irabazleen artean
- Xehetasunak
Egile donostiarrak gazte publikoarentzako kontakizun batekin parte hartu du eta antologia baten baitan egongo da
Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) Verbum argitaletxeak antolatzen duen “Leyendas sobre Madrid” Haur eta Gazte Literatura Nazioarteko Sariare zortzi irabazleetako bat da pasa den apirilaren 12an ebatzi moduan. La calle de los mancebos bere lana kontakizun irabazle guztiekin egingo den antologiaren baitan egongo da eta 2017ko bigarren seihilekoan argitaratuko da.