Ipuin didaktiko bilduma hau irakurle gazteenei zuzendurik dago

Datorren otsailaren 21ean, asteartez, 18:30etatik aurrera, Gipuzkoako Elkar liburu dendan (Fermín Calbetón 21, Donostia) bildumako bi ipuin aurkeztuko dira; Zaldien kobazuloa eta Suaren zeremonia. Bi izenburuak Kanideren abenturak bildumako lehen bi aleak dira. Haur eta gazteentzako ipuin bilduma honen helburua Aurrehistoria modu erraz eta atsegin batean azaltzea da, bere protagonistaren figuraren bidez, Kanide txikia alegia. 

Miguel Berzosaren marrazkiak ditu eta Iñaki Sainz de Murieta da idazlea, azken hau aurkezpen ekitaldira ezin izango delarik joan gaixotasuna dela eta. Bi egileek irakurle gazteenak entretenitzeaz gain balore unibertsaletan heztea dute helburu.

 

Pasa den urtearen amaieran argitalpen proiektu hau Energia Uhinak programan sartzea lortu zuen, Donostia 2016k (DSS2016) hiritarren kultura ekimenak sustatzeko martxan jarritako programa alegia. Ekimen honen bidez bildumaren 150 ale banatu dira Gipuzkoako ikastetxe eta liburutegi publiko ezberdinetan.

Kanideren abenturak Verbum argitaletxearen haur katalogoaren baitan dago

Egileak

Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) idazlea, antropologoa eta irakaslea da. Espainian, Argentinan eta Estatu Batuetan argitaratu du, eleberriak eta ipuin laburrak ere, bai eta euskal kulturan fokaturiko antropologia saiakera ugari.

Miguel Berzosa (Donostia, 1945) ilustrazioak eta komikiak egiten ditu, batez ere liburu biografikoetan, historikoetan edo erlijiosoetan, bai haur publikoarentzako bai eta helduentzako ere. Editions du Signe (Estrasburgo), Les Editeurs du Rameau (Paris), edo Mensajero (Bilbo) argitaletxeentzako egin du lan, besteak beste. Estatu Batuetan, Latinoamerikan eta Asian argitaratu du ere.