'Imaginatu’, Mikel Jauregiren ikus poesia erakusketa Bilbon
- Xehetasunak
Mikel Jauregik naturan aurkitutako elementuekin egindako eta helburu ezberdinekin modu anitzetan jarritako azken lanen erakusketa aurkezten du. Erakusketa irekita egongo da Vía de Fuga kafetegian, Bilboko Gordoniz kalea 5ean.
El Correok jasotzen duen moduan, erakusketa “naturan aurkitutako elementuekin, harriekin, egurrekin edo burdinekin egindako hamabi lanek osatzen dute, artea pazientzia eta trebetasun handiarekin eraldatuz. Paseoan zegoelarik, zeharkako eran kuadroan jartzen dituen Sardinian hartutako egur txiki batzuekin eta forma obalatua duen harri batekin oso arrain eskematiko eta xumea egiten du; hamabi babarrunekin, haietako bat beltza, ‘Judas’ izeneko kuadroa eraikitzen du, Badajozen ikus poesia saria bat lortu zuelarik harekin; itsasontzi kate batekin begiaundi perfektu bat lortzen du; eta aurpegian bere alabetako batek bere ezpainak markatu dituen zuhaitz hosto batekin, ‘haizearen samurtasuna izeneko emozioz beteriko poema bat egiten du”.
Gehiago irakurri: 'Imaginatu’, Mikel Jauregiren ikus poesia erakusketa Bilbon
TEXTURAS ALDIZKARIAK ‘JUAN CARLOS EGUILLOR’ IKUS POESIA 2015 SARIAREN LAN GARAILEA DARAMA BERE AZALEAN
- Xehetasunak
Bere azken zenbakian Texturas aldizkariak ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia 2015 Sariaren lan garailea darama bere azalean. Sari hau urtero egiten du AEE/EIE-k.
Ikus poesia bere lehen zenbakitik egon zen Texturas aldizkarian. Lehen zenbaki hartan Chema Madoz artistak bere poesietako bat oparitu zuen azala irudiztatzeko. Euskadiko Idazleen Elkarteak orain berdina egin du 28 zenbakiren ondoren.
Eguillor 2015aren lan garailearen izenburua ‘Eztabaida’ da. Bere egileak, lanak díez+zeíd moduan sinatzen dituzten Javier eta José Luis Díez anaiak dira.
AEE/EIE-RENTZAT ‘COMMUNITY MANAGER’ PLAZA BATEN DEIALDIA
- Xehetasunak
AEE/EIE-k 2016rako ‘community manager’ plaza baten deialdia egiten du. Epea urtarrilaren 15ean amaitzen da. Lan postuaren profila ondoko estekan kontsulta daitekeí: http://bit.ly/226RQG8
Ángela Sernak ‘Solitudine’ bere liburuaren aleak sinatuko ditu ostegun honetan Gasteizen
- Xehetasunak
Ángela Sernak 'Solitudine' bere lanaren aleak sinatuko ditu ostegunean, abenduak 17 Gasteizko Elkar liburu dendan, San Prudentzio kaleko 7. zenbakian.
Solitudine poesia liburu bat da, non, bere egileak azaltzen duen bezala, “bidai baten modura, amodiotik, babesgabetasunetik, itxaronalditik, heriotzetik… bai eta bizitzeko ziurgabetasunaren aurrean zoriontasunaren bilaketatik ere barreiatuz eta edozein emakumeren begiradatik planteatzen da. Arintasunetik, existentziaren nahitaezko zama erakutsi nahi duen poema bilduma”.
José Serna Andrések Astearteetako Bilboko Poesia Tertulietan parte hartuko du bihar ‘Agua viva’ bere liburuarekin
- Xehetasunak
José Serna Andrésen, 'Agua viva', liburua izango da Asociación Artística Vizcainak 1992az geroztik beti sarrera irekiarekin deitzen dituen ‘Astearteetako Café Boulevardeko Poesia Tertulia’ mitikoen oinordeko diren Astearteetako Bilboko Poesia Tertulien 25. zikloaren hamabigarren sesioko gaia.
Tertulia hau, Astearteetako Bilboko Poesia Tertulien 25. zikloaren lehen hiruhilekoa itxiko duen tertulia honetan Mª José Plaza egongo da aurkezle gisa. Ekitaldia abenduaren 15ean, asteartez, 19:00etan izango da, La Bolsa Gizarte Zentroko lehen solairuan, Pelota kalea 10, Bilboko Alde Zaharrean.
‘Agua viva, oraciones llenas de vida’ (Paulina Editorial) liburuari buruz bere egileak dio “otoiz sakon eta xume hauek guretzako daude idatzita, gaur ahogozatzeko eta otoitz egiteko: elikagaientzako gatza bezala eta argia ilunpean bezalakoak dira, elikagaia fresko mantentzeko eta ura bere ur bizia izateko”.