José Serna Andrésen, 'Agua viva', liburua izango da Asociación Artística Vizcainak 1992az geroztik beti sarrera irekiarekin deitzen dituen ‘Astearteetako Café Boulevardeko Poesia Tertulia’ mitikoen oinordeko diren Astearteetako Bilboko Poesia Tertulien 25. zikloaren hamabigarren sesioko gaia.
Tertulia hau, Astearteetako Bilboko Poesia Tertulien 25. zikloaren lehen hiruhilekoa itxiko duen tertulia honetan Mª José Plaza egongo da aurkezle gisa. Ekitaldia abenduaren 15ean, asteartez, 19:00etan izango da, La Bolsa Gizarte Zentroko lehen solairuan, Pelota kalea 10, Bilboko Alde Zaharrean.
‘Agua viva, oraciones llenas de vida’ (Paulina Editorial) liburuari buruz bere egileak dio “otoiz sakon eta xume hauek guretzako daude idatzita, gaur ahogozatzeko eta otoitz egiteko: elikagaientzako gatza bezala eta argia ilunpean bezalakoak dira, elikagaia fresko mantentzeko eta ura bere ur bizia izateko”.