Luisa Etxenike eta Gustavo A. Schwartzen ‘La entrevista’ liburuaren aurkezpena Otsailaren 19an Donostian
- Xehetasunak
El Gallo de Orok argitaratutako lana, bere karreraren gailurrean dagoen zientzialari ospetsuaren eta zientzia kazetari probokatzaile baten arteko elkarretaratze moduan planteatzen da. Gaurkotasun handiko gaien inguruko eztabaida sutsu baten moduan eraikitzen da, hala nola ikerketa zientifikoaren balioa eta ardura, eta bere harremana gizartearekin eta bizitza publikoarekin.
Ekitaldiak Donostian izango da otsailaren 19an, ostirala, 19:30etan San Telmo Museoan. Luisa Etxenikek ‘La entrevista/The interview’ aurkeztuko du, Gustavo A. Schwartz fisikoarekin idatzi duen zientzia gaidun antzezlana,
Edurne M. Aionak ‘El corazón de la leona’ bere liburua aurkeztuko du ostegunean, otsailak 18
- Xehetasunak
‘El corazón de la leona’ abentura fantastiko generoa duen gazteentzako eleberri laburra da. Ezberdin jaiotzen den neska baten istorioa kontatzen du; ilehoria, azal argikoa eta begi urdinak dituena etnia beltzeko herrixka batean, Klariak ihes egin behar du bere bizia salbatzeko. Une oro bere bi neba nagusiek eta bere lagun bereizezin Thabok laguntzen dute. Denbora batez ezkutatzen da, xamanak aurkitzen duen arte, honek Uku jainkoaren hira baretzeko sakrifikatzeko asmoa duelarik, horrela beste behien ihes egitera behartuta ikusten du bere burua.
Edurne M. Aionak azaltzen duen bezala, Klarak “bere izaki maitatuak atzean uzten ditu eta nora eramango duen ez dakien bidaia hasten du, ezagutzen ez dituen eskualdeetatik eta bere barrenera. Bidaia bikoitz horretan, ezberdina izatea berez negatiboa ez dela ikasten du, argia izaki bizidun bakoitzaren barruan dagoela eta hura aurkitzeko ausardia behar dela bakarrik benetan aurkitu nahi bada”.
Liburua plataforma ezberdinetan: Amazon / iBookstore de Apple / Google Play / Barnes & Nobles
Juan Manuel Uría argitaratzaileak Carlos Aurtenetxeren ‘La locura del cielo’ liburua aurkeztuko du Bilbon
- Xehetasunak
Juan Manuel Uría poeta eta argitaratzaileak, El Gallo de Orok argitaratutako Carlos Aurtenetxeren ‘La locura del cielo’ liburua aurkeztuko du ostegunean, otsailak 11. Bidebarrietako Udal Liburutegian izango da 19:30etan. Egileak José Fernández de la Sota eta Juan Manuel Uría izango ditu lagun.
‘La locura del cielo’ liburuan, Carlos Aurtenetxek bere munduaren ikuspegia botatzen du, ‘ikaragarria denaren errepikapen’ hori, nabarmentzen dute argitaletxetik. Liburuak Antonio Gamonedaren hitzaurrea darama eta bi liburuki eta estutxedun edizioan aurkezten da.
AEE/EIE, ‘SEGUIR CREANDO’ PLATAFORMAKO KIDE MODUAN, DIPUTATUEN KONGRESUKO PRESIDENTEAREKIN EGIN DEN BILERAN EGON DA
- Xehetasunak
AEE/EIEk parte hartzen duen ‘Seguir creando’ plataformaren barruan dauden idazle eta sortzaileak Diputatuen Kongresuko presidente eta PSOEko kide den Patxi Lópezekin elkartu ziren, sortzaile ororentzat pentsioa kobratzea eta bere sorkuntza lanak emandako etekinak, azken hauek 9.000 euro gordin baino gehiago direnean, bateraezinak direla dioen araua zuzentzeko.
Javier Otaola AEE/EIEko Zuzendaritza Batzordeko kideak ordezkatu zuen Euskadiko Idazleen Elkartea bilera honetan, beste hainbaten artean, Antonio Gamoneda, Luis Landero, Antonio Colinas, Javier Reverte, Imanol Uribe eta Angela Vallveyk parte hartu zutelarik ere.
‘Seguir Creando’ plataformaren adierazpena / El Mundo argitaratutako informazioa
José Serna Andrések ‘Navidad Solidaria’ kontaketa laburraren III Lehiaketa irabazi du
- Xehetasunak
José Serna Andrések ‘Navidad Solidaria’ kontaketa laburraren III Lehiaketaren lehen saria irabazi du ‘Cuento de Navidad’ lanarekin. Lehiaketa Gaztela-Mantxako Liburutegiak antolatua da.
Kontaketa irabazleak, bere egilearen hitzetan, “bere herrialdeko gerratik ihes egiten duen eta, haurdun, Europara emigratzen duen emakume baten pentsamenduak islatzen ditu”.
‘Cuento de Navidad’ hemen irakur daiteke