Luis Martín Santos idazle donostiarrak Gipuzkoako hiriburutik barna utzitako aztarnak aurkitzeko gonbita egiten digun liburu bat argitaratu du Javier Minak.

‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’, Erein argitaletxearen ‘Escenarios’ bildumaren baitan argitaratu da. Donostian bizi den idazle nafarraren liburuak, egilearen arabera “bere izena duen enparantza duen, baina Donostia osoan ‘Hemen Luis Martín-Santos egon zen’ dioen plakarik ez duen” hiri batetan zehar Martín Santosen arrastoak jarraitzen ditu.

Gaur El Diario Vasco egunkariak argitalpenaren gaineko berrian jasotzen duen moduan, “heldutasunean, Minak marraztu duen Martín-Santosen Donostiako mapa (jada desagertu diren) kafe-etxez, tabernaz eta jatetxez (horietako askok bizirik dirautelarik), zinemez, Gipuzkoako Ateneoa bezalako zentroz, kolore ugariko tertuliaz, lagunarteko afariz eta abarrez josita dago”.