Javier Minak ostegun honetan, hilak10, Luis Martín Santosekin bere paseoen liburua aurkeztuko du
- Xehetasunak
Javier Minak, ostegun honetan, abenduak 10, 19,30etan Donostiako Lagun liburu dendan bere azken literatura sorkuntza aurkeztuko du, 'De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos'. Egilearekin batera Montserrat Fornellsek parte hartuko du.
‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’, Erein argitaletxearen ‘Escenarios’ bildumaren baitan argitaratu da. Donostian bizi den idazle nafarraren liburuak, egilearen arabera “bere izena duen enparantza duen, baina Donostia osoan ‘Hemen Luis Martín-Santos egon zen’ dioen plakarik ez duen” hiri batetan zehar Martín Santosen arrastoak jarraitzen ditu.
Luisa Etxenikeren hitzaldia asteazken honetan Gipuzkoako Ateneoan.
- Xehetasunak
Luisa Etxenike idazleak bere literatura lanari buruzko hitzaldia egingo du Gipuzkoako Ateneoan. Hitzaldia, Ateneoak idazle donostiarren inguruan egingo duen zikloaren baitan izango da. Topaketa Angel García Rondak moderatuko du.
Hitzordua asteazkenean, abenduak 2 izango da, 19,15etan Kutxa Mintegiak Aretoan, Andia kalea z/g. Donostia.
Javier Minak ‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’ argitaratu du
- Xehetasunak
Luis Martín Santos idazle donostiarrak Gipuzkoako hiriburutik barna utzitako aztarnak aurkitzeko gonbita egiten digun liburu bat argitaratu du Javier Minak.
‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’, Erein argitaletxearen ‘Escenarios’ bildumaren baitan argitaratu da. Donostian bizi den idazle nafarraren liburuak, egilearen arabera “bere izena duen enparantza duen, baina Donostia osoan ‘Hemen Luis Martín-Santos egon zen’ dioen plakarik ez duen” hiri batetan zehar Martín Santosen arrastoak jarraitzen ditu.
Gaur El Diario Vasco egunkariak argitalpenaren gaineko berrian jasotzen duen moduan, “heldutasunean, Minak marraztu duen Martín-Santosen Donostiako mapa (jada desagertu diren) kafe-etxez, tabernaz eta jatetxez (horietako askok bizirik dirautelarik), zinemez, Gipuzkoako Ateneoa bezalako zentroz, kolore ugariko tertuliaz, lagunarteko afariz eta abarrez josita dago”.
Ostegun honetan Bilbon ’50 escritores’ aurkeztuko da
- Xehetasunak
’50 escritores’ Papeles Mínimosek argitaratutako liburua da eta César Fernández Ariasen berrogeita hamar marrazki eta hainbat idazleren berrogeita hamar kontaketa biltzen ditu, haien artean AEE/EIEren kide José Luis Cancho dagoelarik.
Marrazki eta testuek, modu zentral zein anekdotikoan, jada desagertu diren berrogeita hamar idazlek lehen argia non ikusi zuten lekua islatzen dute. Aurkezpena 18,30etan izango da Elkar liburu dendan, Iparagirre kalea 26. Argitaratzailea, Imanol Bartolo; César Fernández Arias marrazkilaria; eta José Luis Cancho, Itziar Mínguez, Jon Kortazar eta Kirmen Uribe idazleak egongo dira.
Martín Abrisketaren liburuaren aurkezpena María Eugenia Salaverrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan
- Xehetasunak
Ostegunean, azaroak 19, 19.00etan Azkuna Zentroan, (Bilboko Alhóndiga Kultur Zentroa) ‘La lengua de los secretos’ aurkeztuko da, Martín Abrisketa idazle eta kazetariaren lehen eleberri arrakastatsua.
Bere egileen eskutik berritasun narratiboa publikoari gerturatzeko Bastida Aretoan hilero egiten diren eta María Eugenia Salaberrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuko du Abrisketak.
‘La lengua de los secretos’, dituen eleberri hunkigarri eta magikoa da. Irudimena eta ametsak arma bakartzat, bere anai arrebak babestu eta gerraren basakeriaren aurka borrokatzera bere burua behartua ikusten duen ume euskaldun ausartaren gorabeherak kontatzen ditu.
Sarrera librea da tokiak bete arte.