Luisa Etxenikek topaketa bat moderatuko du Donostian Sabine School idazlearekin
- Xehetasunak
Asteazkenean, azaroak 18, Sabine School idazle austriarrak (argazkian) hitzaldi-elkarrizketa eskainiko du Luisa Etxenikek moderaturik. Ekitaldi hau, azaroaren 20ra arte Baionan, Irunen, Bilbon eta Donostian egingo den ‘Emakume idazleen mundu bat’ XVIII Nazioarteko Literatura Topaketen baitan izango da.
Ekitaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da 19,30etan.
‘Pájaros quemados’, Juan Basen eleberri berria, asteazkenean aurkeztuko da Bilbon.
- Xehetasunak
Asteazken honetan, azaroak 18, Juan Basek ‘Pájaros quemados’ (Editorial Alrevés) eleberria aurkeztuko du, “eleberri beltz sendoa humore beltzez gainezka, Juan Basen narratibaren ohiko ezaugarria. Eguzkiak erretako errepideetan barna uniformeki abiadura hartzen duen erritmoarekin gurutzatzen diren historien kontakizun korala, errepideok ibiltzen dituzten giza faunaren buruak eguzki horrek are gehiago laxatzen dituztelarik”, argitaletxetik deskribatzen dutenez.
Aurkezpena 20.00etan izango da Bilboko Campos Elíseos Antzokiko Cúpula Aretoan, Bertendona kalea 3 Bis. Egilea Fernando Marías idazlearekin egongo da.
EL MUNDO JUAN BASI ELKARRIZKETA
Ángela Sernak ‘Solitudine’ bere poema liburua aurkeztuko du astelehen honetan Gasteizen
- Xehetasunak
Astelehenean, azaroak 16, arratsaldeko zortzietan Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, Ángela Sernak ‘Solitudine’ bere poema liburua aurkeztuko du, bere egileak dioen moduan, “bidai baten modura, amodiotik, babesgabetasunetik, itxaronalditik, heriotzetik… bai eta bizitzeko ziurgabetasunaren aurrean zoriontasunaren bilaketatik ere barreiatuz eta edozein emakumeren begiradatik planteatuz” testua. “Arintasunetik, existentziaren nahitaezko zama erakutsi nahi duen poema bilduma”.
‘Solitudine’ (Arte Activo Ediciones) bere egilearen iritziz “liburu anitza da forma eta edukiaren aldetik eta aniztasun hori dela ere, bertan dena da hausnarketa eta bakardadeetan zehar bidaia bat”. Jesús Camarero idazlea eta Roberto Lastre argitaratzailea egongo dira egilearekin.
Eguillor Ikus Poesia Sariaren erakusketa bi astez hedatuko da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan
- Xehetasunak
AEE/EIEk antolaturiko ‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariko lan garaile eta hautatuen erakusketa azaroaren 29ra arte egongo da ikusgai, aurreikusia baino bi aste gehiago, Bilboko Itsasdarra Itsas Museoan, Ramón de la Sota Kaia 1ean.
Erakusketa, sari honen aurreko edizioetatik datozen eta itsasoari loturiko beste lan batzuekin osatzen da, ‘Eguillor eta Itsasoa’ izenburupean. Aurten 119 lan aurkeztu ziren sarira espainiar komunitate guztietatik, bai eta Argentina, Kanada, Txile, Kolonbia, Kuba, Estatu Batuak, Irlanda, Mexiko, Uruguai eta Venezuelatik ere besteak beste.
Salaverrik, gaurtik ostegunera arte Bilbon egingo diren ‘Literatura eta Teknologia Berriak’ jardunaldietan parte hartuko du
- Xehetasunak
Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Literatura eta Teknologia Berriak’ IV Jardunaldiak inauguratuko ditu gaur, azaroak 10, eta arratsalde honetatik ostegunera bitarte, hilak 12, izango dira, bi egunok barne.
Lehen jardunaldian Euskadiko Idazleen Elkarteko Presidente María Eugenia Salaverrik parte hartuko du Daniel Maíz eta Fernando Tarancónekin batera. Hitzaldia Patricia Millánek dinamizatuko du. Lehen jardunaldi hau18.00etatik 20.30etara izango da, Bilboko Rekalde Aretoan. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte.
Bihar, azaroak 11, Daniele Sarriugate, Mikel Aguirregabiria eta Julio Usandizagak hartuko dute parte. Azaroaren 12an Catuxa Seoane, Ibon Idoiaga eta Fernándo Juárezek itxiko dute jardunaldia.