Javier Minak, ostegun honetan, abenduak 10, 19,30etan Donostiako Lagun liburu dendan bere azken literatura sorkuntza aurkeztuko du, 'De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos'. Egilearekin batera Montserrat Fornellsek parte hartuko du.

‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’, Erein argitaletxearen ‘Escenarios’ bildumaren baitan argitaratu da. Donostian bizi den idazle nafarraren liburuak, egilearen arabera “bere izena duen enparantza duen, baina Donostia osoan ‘Hemen Luis Martín-Santos egon zen’ dioen plakarik ez duen” hiri batetan zehar Martín Santosen arrastoak jarraitzen ditu.

Informazio gehiago.