'JUAN CARLOS EGUILLOR' NAZIOARTEKO IV IKUS POESIA SARIAREN ERAKUSKETARI BURUZKO BIDEOA
- Xehetasunak
Erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egongo da irekita azaroaren 15era arte. Sari honen edizioko 23 lanak daude ikusgai, garaile eta hautatuen artean. Gainera itsas gaiari loturiko beste lanak daude, aurreko edizioetatik ekarriak.
Erreportajea Euskal Telebistako kultura zerbitzuek ekoiztu eta eman zuten.
‘LITERARTE’ ARGITALPEN PROIEKTUAREN ETA MARÍA JOSÉ MIELGOREN ‘COMO LA VIDA MISMA’ LIBURUAREN AURKEZPENA
- Xehetasunak
Asteazkenean, azaroak 4 19,30etan, Bilboko Ilunion Hotelean ‘Literarte’ proiektua aurkeztuko da, José María Mielgok sorturiko argitaletxe, banatzaile eta ekitaldi antolatzailea. Ekitaldi berean Mielgoren ‘Como la vida misma’ liburua aurkeztuko da.
Testu hau egile bilbotarraren bigarren narratiba liburua da. “kontakizun eta mikrokontakizun bilduma bat da, gai anitzak dituena eta hizkera errazarekin. Testuak ametsen mundura garamatza, adiskidetutako sentimenduetara eta mundu introspektibo batetara”, azaltzen du egileak.
Ilunion Hotela (antzinako ABBA) Bilboko Rodríguez Arias kalea, 66ean dago. Pedro Ugarte eta José Luis Urrutia idazleek aurkeztuko dute ekitaldia.
‘JUAN CARLOS EGUILLOR’ NAZIOARTEKO IKUS POESIA SARIAREN ERAKUSKETA INAUGURATU DA BILBON
- Xehetasunak
Ostiralean, urriak 30, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, urteko AEE/EIE-ak antolatzen duen ‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sarian hautatutako 23 lanen erakusketa inauguratu zen.
Ekitaldia, Elkarteko presidenta María Eugenia Salaverriren hitzekin hasi zen, sariak hartu duen garrantzia nabarmenduz, ikus poesiaren barnean sari entzutetsuenetakoa bilakatu baita lau edizioren baitan besterik ez.
Ondorenik, Javier eta José Luis Díez anaiek, ‘Controversia’ lanarekin sariketaren garaileak alegia, saria jaso eta antolakundeari eskerrak eman zizkieten ekimen hau bizirik mantentzeagatik. Erakusketa azaroaren 15era arte egongo da irekita.
Erakusketa, ‘Eguillor eta Itsasoa’ izenburupean sari honen aurreko edizioetatik datozen itsasoari loturiko beste lanek osatzen dute.
‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariaren erakusketaren katalogoa
- Xehetasunak
Eskuragarri dago AEE/EIEk antolaturiko ‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariaren lan garaile eta hautatuen katalogoa. Euskadiko Idazleen Elkarteko lehendakari María Eugenia Salaverriren hitzaurrearekin, katalogoak lan garailea, bi accesitak eta sariketara aurkeztu ziren 119 piezen artetik epaimahaiak hautatutako beste 20 lan agertzen ditu.
Juan Carlos Eguillor IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariaren erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Auditoriumean ireki da (Ramon de la Sota kaia 1) urriaren 30etik azaroaren 15era arte. Inaugurazioa 19,30etan izango da.
ROSA MONTERO BERE AZKEN ELEBERRIAREN INGURUAN MINTZATUKO DA OSTEGUNEAN, MARÍA EUGENIA SALAVERRIK MODERATZEN DITUEN LITERATURA ELKARRIZKETEN BAITAN BILBOKO AZKUNA ZENTROAN
- Xehetasunak
Ostegunean, urriak 29, 19:00etan, Azkuna Zentroan (Bilboko Alhóndiga Kultura Zentroa), ‘El peso del corazón’ aurkeztuko da, Bruna Husky detektibea protagonista duen Rosa Monteroren azken eleberria.
Rosa Montero bertan egongo da María Eugenia Salaverrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuz. Elkarrizketa hauek hilabetero egiten dira Bastida Aretoan, narratiba nobedadeak bere egileen eskutik jendeari gerturatzeko.
‘El peso del corazón’ thriller bat da, politika eta ekologiaren inguruko abentura eleberria, fantasiazkoa eta zientzia fikziozkoa ere. Bertan, Bruna Husky ikerlari erreplikantea ‘Lágrimas en la lluvia’-ko mundu liluragarrira itzultzen da, itxuran erraza den kasua konpontzeko. Ez dakiena da nazioarteko ustelkeria trama bati aurre egin beharko diola, neska txiki baten ardura hartzeak sortzen dizkion kontrako sentimenduak asimilatzen dituen bitartean.
Sarrera irekia gonbidapenarekin. AZko Infopuntuan jasotzen da