Wischenbart en Readimagine16

Rüdiger Wischenbarten parte hartzea III Eduki Digital Banatzaileen Topaketaren baitan izango da, Readmagine-en testuinguruan, Irakurketaren, Liburuen eta Liburutegien Berrikuntza Digitalaren Astea baita.

Esandako topaketaren edizio honetan Rüdiger Wischenbarten presentzia nabarmenetako bat da. Bere parte hartzean, liburu elektronikoek herrialde ezberdinetan duten banaketa joerei buruzko datuak eman ditu. Global eBook Reporten egilea da bera, liburu elektronikoaren industria globalari buruz liburuaren balio kateko kide guztientzako nahitaezkoa den urteroko txostena. 2016ko edizioa pasa den apirilean aurkeztu zen Londreseko Liburu Azokan eta hemen deskargatu daiteke. Bere gaztelerazko bertsioa ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Egileraren Jardunaldian aurkeztuko da, datorren irailaren 16an Bilbon. Orain egun batzuk iragarri genuen moduan, Wischenbart hizlarietako bat izanen da.

Pasa den astelehenetik, hilak 6, eta bihar arte, ostirala, Readmaginek tailerrak, hitzaldiak, bilerak eta irakurketaren unibertsoak bizi duen eraldaketa digitalaren prozesuaren inguruko ideiak elkar banatzeko beste formatu batzuk eskainiko ditu. Ekitaldia Germán Sánchez Ruipérez Fundazioak antolatu du Irakurlearen Etxean, bere Madrileko egoitza alegia. Aurreko bi edizioen arrakastaren ondoren, Eduki Digilaren Banatzaileen Topaketak banaketa digitalerako erreferentziazko nazioarteko hitzordu bihurtzea lortu du. FANDEk antolatzen du eta eduki digitalen banatzearen esparruan garatzen ari diren ekimenak elkar batzen dituzten nazioarteko adituak biltzen ditu. Hauek horien egoera, arazoak eta aurre egin beharreko erronkak analizatzen dituzte, bai eta enpresa mota ezberdinak eta sektorearen etorkizunerako itxaropena. Jarduera esparru honetan enpresen arteko lankidetza mundu mailan sustatzearen garrantzia funtsezkoa da, horrela eduki interaktiboen eta liburu handituen banaketa, bideojokoen eta liburuaren industriaren arteko balizko sinergiak planteatzeko, gaurko programan bere tokia dute.

© Argazkia: Alberto Vicente. Edizioaren Anatomia