Idazle, gidoilari eta zinema zuzendaria bere irakurleekin elkartuko da ere Madrilgo Liburu Azokan

Eva desnuda (Edaf, 2006), Violetas para Olivia (Mnez. Roca, 2011), Lo que tengo que contarte (Lumen, 2015) liburuen ondoren, egile nafarrak irakurleak harritu ditu Los abrazos oscuros eleberriarekin, familia bizitza eta bere oinarri eztabaidagarrien suntsitzeari buruzko eleberria alegia. Bere aurreko lanak bezala, laugarren lan honek Lumen katalogoaren parte da eta arratsalde honetan 18:30etatik aurrera aurkeztuko da Donostiako Elkar liburu dendan (Fermin Kalbeton Kalea 21). Roberto Herrero kazetari eta dramagilea izango du lagun.

Datorren asteazkenean ekainak 8, ordu berean, irakurleekin hitzordua Bilbon izango da. Orduan Beatriz Celaya kazetari, idazle eta itzultzailea izango du Julia Montejok lagun Los abrazos oscuros eleberriaren aurkezkenean Bilboko Elkar liburu dendan (Poza Lizentziatua Kalea 14).

Egun batzuen buruan Madrilen egongo da Julia Montejo Los abrazos oscuros eleberriarekin, Liburu Azokaren hirugarren eta azken asteburuarekin batera. Bertan liburuak sinatuko ditu bai larunbatean, 11, bai eta igandean ere, ekainak 12. 

Gaur arratsaldean Donostian aurkezpena eta ondorengo solasaldia zuzenduko duen Roberto Herrero da hain zuzen ere gaur El Diario Vascok plazaratutako Julia Montejori elkarrizketa izenpetzen duena. Irakurtzeko irudiak klik egitea besterik ez dago.