Euskadiko Idazleen Elkarteak ere liburutegian maileguaren arautze berria eskatu du
- Xehetasunak
Estatuan eta Komunitate Autonomoetan ordainketa zentralizatua eta gure obren erabileragatik zuzena den ordainketa bermatuko digun tarifa bat eskatzen dugu
Idazleen elkarte garen heinean, gure liburuen mailegutza publikoa arautzen duen legedia aldatzea eskatzen duen gutun irekia izenpetu dugu, liburutegietan haien erabileragatik ordain zuzen jasotzeko helburuarekin.
Gutun horretan, Estatuaren eta Komunitate Autonomoen aldetik ordainketa zuzen bat eskatzen da alde batetik; eta bestetik sinbolikoa izango ez den tarifa bat ordainketa egoki bat bermatzeko, Europako beste herrialdeetan egiten denarekin bat.
Gehiago irakurri: Euskadiko Idazleen Elkarteak ere liburutegian maileguaren arautze berria eskatu du
Adrián Martín Ceregidok Gijóngo idazleen kongresuko mahainguru bat moderatuko du
- Xehetasunak
Eleberri historikoak fikzioari tokia egin behar ote dion amaigabeko eztabaidak bere tokia izango du III Idazleen Kongresuan
Datorren larunbatean Adrián Martín Ceregido Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kidea moderatzaile moduan parte hartuko du Idazle Berrien Elkarteak antolatzen duen Idazleen Kongresuan programaturiko mahainguru batean, Gijónen urriaren 29tik 31ra.
“Eleberri historikoaren sormen prozesua: oreka, fikzioa edo errealitatea?” da Antonio Garrido, José Luis Corral eta Toti Martínez de Lezea idazleak hizlari izango dituen eztabaida mahaia. Eleberri historikoari mugak jartzea, narrazio bat eleberri historikoa izateari uzten dionean beste gauza bat izateko, izango da elkarrizketaren ardatz nagusia. Eleberri historikoak fikzioari tokia egin behar ote dion eta norainokoa izan behar duenaren amaigabeko eztabaida, eta zein den egiatasunaren eta egiantzekotasunaren arteko ezberdintasuna gaurkotasunean egongo da Martín Ceregidoren eskutik Gijónen.
Gehiago irakurri: Adrián Martín Ceregidok Gijóngo idazleen kongresuko mahainguru bat moderatuko du
María José Mielgo eta Santiago Liberalek Rocío Redondoren poema bilduma bat aurkeztuko dute Bilbon
- Xehetasunak
Rocío Redondo de la Callek sari ugari irabazi zitu eta finalista izan da dozena bat lehiaketatan
Datorren ostiralean, urriak 28, María José Pliegok (argitaratzailea eta poeta) eta Santiago Liberalek (poeta), biak Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kideak, Rocío Redondo de la Calle Valladolidko egilearen poema bilduma aurkeztuko dute Bilbon, Geometría de luz izenekoa. Hitzordua La Bolsa Auzo Etxean izango da (Pelota Kalea, 10) 19:30etatik aurrera.
Aurkezpen ekitaldiaren ondoren poesia emanaldi bat egingo da eta Santiago Liberalez gain Tamara Martínez Escribanok (aktore eta rapsoda) eta Begoña Puente Cabezudok (koralista eta rapsoda) parte hartuko dute.
Fernando Savaterrek ‘Aquí viven leones’ aurkeztuko du Bilboko La Alhóndigan
- Xehetasunak
Aurkeztuko den lana, orain gutxi hildako bere emaztearekin elkarlanean egindako literatura proiektua da
‘Aurrez Aurre’ Irakurketa Klubak, Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea den María Eugenia Salaverrik zuzendua eta koordinatua, Fernando Savater izango du datorren ostegunean, urriak 27, 19:00etatik aurrera.
Filosofo eta idazle donostiarrak Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan aurkeztuko du bere azken liburua, Aquí viven leones. Viaje a las guaridas de los grandes escritores, saiakera liburua non irakurleak historiako idazle garrantzitsuenen bizitzan zehar bidaia egiten duen (William Shakespeare, Ramón del Valle-Inclán, Edgar Allan Poe, Agatha Christie, Alfonso Reyes, Giacomo Leopardi, Gustave Flaubert eta Stefan Zweig).
Gehiago irakurri: Fernando Savaterrek ‘Aquí viven leones’ aurkeztuko du Bilboko La Alhóndigan
Inma Diezek bere bostgarren lana aurkeztuko du ostegun honetan
- Xehetasunak
Inma Diezek Los surcos de la vida aurkeztuko du datorren urriaren 20ean Amurrioko Kultur Etxean, 19.00etan.
Brumas de plata bere lehen obra 2010ean agertu zenetik bere bostgarren lana da. 55 olerki ditu eta haietan poeta amurrioarrak hurrengo mezua bidaltzen du: “Gauza ez da inoiz irabazi edo galdu. Etengabe ikastean datza, erori eta jaikitzean. Gauza ez da mundutik zehar urraturik egin gabe pasatzea, baizik eta bizitzak uzten dituen arrastoak gainditu”.
Liburu berri hau Kultur Etxean erosteko aukera egongo da aurkezpenaren egunean.
Hemen olerki bildumaren zati bat irakur daiteke.