Bost aditu liburu denda fisikoen paper berriari buruz mintzatuko dira

Javier Celayak moderatutako inaugurazio debate mahaiaren ondoren, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian (Azkuna Zentroa-La Alhóndiga). Bilbo, 2016/09/16) ‘Etorkizuneko liburu dendak, non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ mahaingurua egingo da. Bertan Luis Collado (Google), Silvia Clemaren (Kobo), Marc Santandreu (Tekstum) eta Gexan Sors (Elkar Liburu dendak) adituek hartuko dute parte. Teresa M. Pecesek moderatuko du, ‘La Lectora futura’-ko kazetaria eta argitalpen zuzendaria.

Jardunaldiaren aurrerapen moduan, parte hartzaileetako batzuk mintzagai nagusiari buruzko bere iritzia elkarbanatu dute dossier honetan irakurri daitezkeen elkarrizketa sorta batean.

Gexan Sorsen iritziz, Elkarreko marketing arduraduna alegia, liburu denda tradizionalak bere burua berrasmatu behar du liburuaren ekosistema berrian jarraitu nahi badu, non digitala bertan geratzeko etorri den. Horrek sormena eta esperimentatzeko nahia eskatzen du ez baitirudi klonatzeko eta kasu guztietan aplikatzeko eredurik dagoenik.    

Luis Collado, bere aldetik, ziur dago liburu dendak funtsezko papera betetzen jarraituko duela, liburu baten irakurketak berarekin dakarren kultura, ezagutza eta aisialdia hurbilduz, formatuak axola gabe. Liburu saltzaileen gomendatzaile papera, Espainian, Portugalen eta Ekialde Ertainean Google Play Booksen zuzendariaren aburuz, makinek ere egiten hasi dute algoritmoen bidez.

Hain zuzen ere algoritmoei buruz eta argitalpen sektoreari aplikaturiko adimen artifizialari loturiko guztiari buruz oso baliotsua izango da Marc Santandreu Tekstum Solutionesko sortzaile eta CEOaren ekarpena. Datorren irailaren 16an Jardunaldira joango direnek, matematikek liburu baten sailkaketa irakurleek irakurtzean eduki dituzten sentimendu eta emozioen arabera egitea nola den posible jakiteko aukera izango dute. Honen guztiaren gakoa big data dela dirudi, horrela irakurleen gustu eta lehentasunen ezagutzaren kudeaketa egoki batek literatura gomendio asko ere zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak egitea ahalbidetuz.     

Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin.