Pasa den ostiralean, irailak 16, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldia egin zen Bilbon, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik. Aforoa ia bete zen Azkuna Zentroa-La Alhóndigan argitalpen munduari loturiko profesional askorekin, egile, argitaratzaile, liburu saltzaile, agente eta beste adituen artean. Jardunaldia streaming bidez eman zen Elkartearen web orrialdean. Aurkezpena Jöel López idazle eta kazetariak egin zuen.


Liburuaren, irakurketaren eta argitalpenaren munduak jasaten ari dituen eraldaketak ulertzeko asmoz, argitaratzeko modu berriei buruzko eta irakurketaren ohitura eraldatzen ari duten indar ekonomiko eta sozialei buruzko informazioa mahai-gaineratu zen, bai eta argitalpen merkatuen errealitatea, autoargitalpena, online gomendioetan adimen artifizialaren eragina, liburu denda fisikoen paper berria, liburuen salneurriaren garrantzia merkatu digital berrian eta berrikuntza guzti hauek eragiten ari dituzten negozio eredu berriei buruzko informazioa ere.

Jardunaldia amaitzean irekita geratu ziren eztabaida ildo izan ziren sei indar-ideia nabarmentzen ditugu:

  1. Autoargitalpena gorantza doan fenomenoa da bai eta egilea zirkuitu komertzialetan sartzeko sarbide argia. Bere dinamikak, liburuaren kate tradizionalaren maila batzuen erliebe aldaketa baieztatzen ari du. 

  2. Bai egileak bai argitaratzaileak ere, liburuari loturiko komunikazio kanpaina on bat diseinatzen saiatu behar dute liburuaren ikusgarritasuna bermatzeko. Gai honi konponbidea ematea funtsezkoa da liburuarentzako aisialdi teknologikoak ordezkatzen duen konpetentzia errealari aurre egiteko.

  3. Argitaratzaileek kontziente izan behar dute ezinbestekoak direla bere gida lanarekin jarraitzeko gehiegizko eskaintza honen artean. Horretarako, bere apustuak birplanteatu beharko dituzte bai arlo digitalean bai paperezkoan ere, bere estrategia komertzialak berrikusi salneurriei dagokienez, bere formatua dena delakoa ere liburuen errentagarritasuna kontutan izanda eskaera sustatzeko.

  4. Liburu denda fisikoaren etorkizuna aldaketan moldatzean datza, nahiz eta dendentzako garrantzitsuagoa izan bere bezeroak leial bihurtu, zeharo digitala den estrategia batean pentsatu ordez.

  5. Egile mota ezberdinak daude eta, beraz, bete beharreko beharrak ere ezberdinak izango dira. Gainera, denek ez dute merkatuaren onespena bilatzen ez eta ospea ere. Edozein kasutan, ikusgarri izateko lehen pauso moduan, idazleek bere testuen lantze lana zaindu behar dute.

  6. Irakurle berriak bilatzeko adimen artifizialaren (algoritmoak) erabilera argitalpen merkatuaren barruan joera argi moduan agertu da. Big dataren kudeaketa zuzen bat ezinbestekoa bilakatu da paradigma berrian.

Jardunaldian zehar iritzi ugari azaleratu ziren, bai hizlarien aldetik bai eta bertara joan zen publikoaren aldetik ere. Programazioaren ordena jarraituz, esanguratsuenetako batzuk nabarmentzen dira jarraian:


Michael Bhaskar-en eskutik inaugurazio hitzaldia: ‘Argitaratzeko modu berrien eta irakurketa eraldatzen ari duten indar ekonomiko eta sozialen analisia’


Michael Bhaskar argitalpen industriaren aro berriko teorikorik garrantzitsuenetako bat da. La máquina de contenido (FCE, 2014) bere liburua, liburuei, komunikabideei eta sormen industriei aplikatzen zaien panorama teknologiko berriaren funtzionamenduari buruzko erreferentziazko gidaliburua da. Espainian bere lehen hitzaldia izan den hau, berarentzako gaurko argitalpena definitzen duten zazpi puntu nagusitan egituratu zuen.


Lehenik Desbitartekaritza aipatu zuen: “Argitaratzaileak gaur ez dira %100 beharrezkoak argitalpenaren munduan”, nabarmendu zuen, sektorean bizitzen ari dugun aro berri honetako ideia nagusietako bat bitartekarien desagerpena dela azalduz. Bigarrenik Autoargitalpena eta argitalpen independentea aipatu zituen, “liburu digitalaren merkatuaren %45 direla” ziurtatuz, “eta, hortaz, kalitatearen eta testuen hautaketaren gaineko ardurak argitalpen merkatuaren etorkizuna markatzen ari dutela kontziente izan behar dutela” azalduz.


Hala ere, Bhaskarek garrantzia handiena eman zion alorretako bat Anplifikazioa izan zen, “argitalpenaren kostuaren %60 gaur egun, irakurleari iristean datza”, horregatik sareetan mugitzen jakin behar da bai eta aro digitalean edukien hautaketaren erronkari aurre egitea ere, gehizko eskaintzaren artean aukeratzen laguntzeko, hori delarik argitaratzaileen, egileen, liburu saltzaileen eta online plataformen eginkizuna.  

Laugarrenik Curation azpimarratu zuen, hauxe, berriro ere, argitaratzaileen aldetik hautaketa eta iragazki behar garrantzitsu moduan ulertua. “Iparramerikar batek kontsumitzen duen informazioaren bataz bestekoa, egunean 175 egunkari irakurriko lukeenaren baliokidea da”, nabarmendu zuen, hautaketa beharrezkoa dela eta balioa ematen diola ondorioztatuz.

Bostgarrenik Argitaratzaile fusioak aipatu zituen, egileek mugitu behar duten dinamika dela argudiatuz eta geroz eta klub itxiagoa dela argituz. Gutxi dira klub horretara sar daitezkeen egileak eta gutxi dira ere mozkin handiak ematen dituzten liburuak. Hortik, eskaini zuen hurrengo gakoaren garrantzia: Interneten negozio eredu berriak, start upak, zeintzuk berarentzako teknologia sinplea eduki behar duten eta eduki onak eskaini ere.     

Azkenik argitalpena hilik ez dagoela azpimarratu zuen, aldatu egin dela baizik zehaztuz: “Berdin dio ebookak edo papera irakurri, benetan garrantzitsua dena esperientzia da”.
 

Rüdinger Wischenbarten hitzaldia: ‘Munduko argitalpen merkatuak’

Rüdiger Wischenbart ikerlari austriarrak bere lehen hitzak egileari eta irakurleari zuzendu zizkien. “Haiek dira liburuaren munduaren eraldaketaren arduradunak”, ziurtatu ondoren, errealitate berria osatzen ari duten egile eta irakurle mota askoren xehakapena egin zuen; aldaketa guzti hauek egon arren, “idazleek istorioak kontatzea da helburua oraindik”.


Jarraian, “Liburuaren elitea” izenburupean eskaini zuen grafiko batekin ikuslegoa harritu zuen, merkatuen tamaina eta izenburuen ekoizpena herrialde bakoitzaren ahalmen ekonomikoarekin erlazionatuz eta argi utziz ez arauak ez eta aukerak ere ez direla berdinak denentzat. Merkatu digitalean liburuaren salneurriaren garrantzia nabarmendu zuen, bai paperean bai et ebookean ere, “argitaratzaile tradizionalen jokabidea” kritikatuz, “ez erosteagatik irakurleari errua egozten diotela baitirudi”. 2015ean argitaletxe txiki independenteen -1 eta 5 pertsona arteko lantaldeekin- ebook salmentek merkatu digitalaren %30 lortu zutela nabarmendu zuen, 2012an ia %15 besterik ez zirela argituz. Modu paraleloan, autoargitaratutako egileen ebooken salmenta 2012an %5 izatetik 2015ean %12 baino gehiago izatera pasa da. Datuok, irakurleengana iristeko egileak dituen aukera anitzak eta teknologia digitalaren erabileraren garrantzia azpimarratzen dute, liburuaren kate tradizionalari maila bat eskainiz.


Amaitzeko, geldialdi digital bat baino gehiago gertatzen ari dena ebook salmentak autoargitalpenera eta audioliburuetara desplazatzen ari direla esan zuen. Argitaletxe independenteen eta mundu osoko egile autoargitaratuen ebook salmentek, argitalpen talde handiekiko jokaera digital oso ezberdina izaten ari dute, azken hauen obren salneurrien gorakada dela eta bereziki. Horregatik, argitaratzaile tradizionalek haien merkatu estrategia aldatu beharra dute.


Javier Celayak moderatutako inaugurazio mahaingurua


Javier Celaya teknologia eta kulturan adituak (Dosdoce.com) aurreko bi hizlarien arteko elkarrizketan moderatzaile lanak egin zituen, mahainguruan bi hizlariek bere hitzaldietan jorratutako gaietan sakonduz.

Elkarrizketa, hein handi batean, liburuen salneurriaren inguruan aritu zen, espainiar merkatuaren salneurri finkoaren inguruan, liburu denda digital handien papera, eta zer egin behar duten egileek ikusgarritasunera iristeko bidean salmenta arrakastak edukitzeko. Argitaratzaileei merkatu digitalen panoraman formakuntza edukitzeko egin beharrekoen gakoak eman zitzaizkien ere.  

Mahainguruaren garapenean zehar argitaratzaile tradizionalen papera kritikatu zen ere, eskaintza berri honen aurrean, salneurriak jaistetik urrun, igo egiten ari baitituzte, eta Wischenbartek merkatu berriak ikertzeko eta esportazioa sustatzeko argitaratzaileen “nagikeriari” egotzi zion hori. Hau dela eta, Bhaskarek gaineratu zuen “liburu baten salneurria jaisteak liburuari balioa kentzen diola iruditu arren, eragina aurkakoa dela: zenbat eta gehiago saldu, hainbat eta aukera gehiago dituzu jendeak zu ikusteko eta horrela saltzen jarraitzeko”.     

Galdera txandan, jendartean zeuden egile batzuk, liburuen salneurriei buruz hitz egiteaz gain, gomendio espazio berriei buruz galdetu zuten, hala nola sare sozialak eta espezializaturiko blogak, bai eta booktuberen garrantziari buruz, bai eta haien liburuak irakurlearengana iristeko bide-orriari buruz ere.

Mahaingurua: ‘Etorkizuneko liburu dendak, non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?. Parte hartzaileak:  Luis Collado (Google), Silvia Clemares (Kobo), Marc Santandreu (Tekstum) y Gexan Sors (Elkar Liburu dendak). Moderatzailea: Teresa Peces, , kazetaria eta ‘La Lectora futura’-ko argitalpen zuzendaria


Saioa Gexan Sors, Elkar Taldeko marketing estrategiako arduradunak hasi zuen, haiek inongo argitalpen estrategiari bizkarra ez diotela ematen esanez, baina “ez dugu ezta ere irakurle soila abandonatzen, gure dendetan sartzen jarraitzen duen hori, leialtasuna txartelak eskaintzen jarraitzen diogun hori, naiz eta kulturalki eragina edukitzen saiatzen ari garen alorretako bat sare sozialak izan”.

Google Play Booksen Espainiarako, Portugalerako eta Ekialde Ertainerako arduradun den Luis Collado esan zuenez, haien arazoa ez da ikusgarritasuna, Google toki guztietan baitago, “gure arazoa zera da, nola gailendu liburuaren balioa gainontzeko liburuekin lehian ez ezik, Angry Birds bezalako jokoekin, telebista sailekin, pelikulekin, musikarekin eta abarrekin lehian dagoen merkatu batean”.

Bere aldetik, Espainiarako, Hispanoamerikarako eta Portugalerako Koboren Senior Manager eta Publisher Silvia Clemaresek azaldu zuen bere enpresaren helburua “bazkide den irakurle bakoitzarentzat denda pertsonalizatu bihurtzea” dela. Hori Tekstum bezalako start upen bidez lor daiteke, Marc Santandreu mahaiko beste hizlarietako batek sortutakoa hain zuzen ere. 

Santandreuk esan zuenez, aitzindaria izan zen argitalpen sektorean irakurlearen sentimenduak irakurtzeko gai zen teknologia ezartzen, “liburuen orrialdeak irakurtzen dituzten bitartean aspertu diren edo hunkitu diren jakiteak irakurlea ezagutzen laguntzen gaitu, argitalpen munduan figura nagusia alegia”. Adimen artifiziala mahai honetako gai polemikoenetakoa izan zen, espazio kultural berrietan argitaratzaileen etorkizuneko paperarekin batera edota haien papera liburu denda digitaletan.


Bazkidearen booktuber unea


De izda. a dcha., Jorge Urreta, Abel Amutxategui e Iñaki Sainz de Murieta

Liburuaren munduaren eta argitaratzeko modu berrien inguruko mahai teorikoek une hunkigarri bati lekua egin zioten, Abel AmutxategiLuis A. BañeresFernando G. PañedaJavier Gil, Cristina GumuzioEdurne M. Aiona, Gabriel Olamendi, Iñaki Sainz de Murieta eta Jorge UrretaEuskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) egileak taula gainera igo eta haien lanen puntu sendoak jendarteari azaltzeko eta haiek erostea ideia handia zela konbentzitzeko 5 minutuko tartea eduki zutenean.

Ekimen honek bertan zeuden argitaratzaileen eta literatura agenteen aldetik oso arrera ona izan zuen eta argitaratzaileek egileek zer eskaintzen zieten entzuteko egiten ziren pitching entzunaldiekin alderatu zuten. Haien aurkezpenen eta ondorengo liburu salmenten ondoren egileek egin izan ahal zituzten kontaktuek, ekimen honekin lortutako arrakasta itzela frogatu zen, datozen urteetan errepikatzeko asmoa dugularik.
 


Mahaingurua: ‘Argitalpen munduan sarbide ezberdinak’. Parte hartzaileak: Alicia González Sterling (BookBank literatura agentea), Fernando Tarancón (Astiberri Argitaletxea) eta Francisco Javier Irazoki (idazlea). Moderatzailea: Antonio de Marco (Am Consultores)

Antonio de Marco, ebooken kudeaketa eta promozioan aditu handienen artean dago eta Alicia González Sterling literatura agentea izan zuen mahai-lagun, azken honek nabarmenduz ez dela erraza argitaletxe tradizionaletan sartzea, “argitaletxeek diru asko emango dieten egile gutxi nahi dutela” baita errealitatea. Baina hau ez da benetako drama, egileek beti ez baitute argitaletxe bat behar, baizik eta “agian, behar dutena, komunikazioa agentzia bat” baita bere liburuei ikusgarritasuna emateko, haiek sartu nahi duten argitaletxe tradizionaletan “ez baitaude gauzak ongi egiten bere liburuei salneurri handiegiak jarriz”.

Francisco Javier Irazoki, poeta eta AEE/EIEko bazkidea, Bhaskarek inaugurazio saioetan esandako ideia batzuekin ez zen ados agertu, arrakasta eta salmentak alderatu zituenean, poetak dionez bera ez delako parametro horietan mugitzen: “idazleak ez du beti maitatua izan nahi, horrenbesteko ikusgarritasuna eduki nahi ez izatearen zentzuan”. Krisialdi ekonomikoa hasi ondoren bere egungo argitaletxeak bere burua argitaratzen hasi zuela ukatu gabe, argi utzi zuen “testu onak idatzi nahi dituen idazle gogoetatsu mota bat existitzen dela, eta horrek ez du etengabe laztandua izan nahi”. 

Fernando Tarancón Astiberri argitaletxeko argitaratzailea eta eleberri grafikoaren alorrean aditu nagusietakoa denak ziurtatu zuenez, autoargitalpena “komikiaren munduan normaltasunez bizi den zerbait da, baina sare sozialen iristeak komikia gehiago ikustea eragin du ere”. “Ez dago zalantzarik Internet oso erabilgarria den tresna bat denik, baina beti adimenez erabili beharra dago”, zehaztu zuen, eleberri grafikoa asko saltzen den denda bat izateaz gain ikusgarritasuna lortzeko erabiltzen dela argituz, “paperetik digitalera tokialdatzean komikiaren esperientziak pixka bat galtzen baitu”. Bere argitaratzaile eta liburu saltzaile espezializatu izaera dela eta azaldu zuen “liburu denda batek bioaniztasuna bere egin behar duela”, arrakastaren sekretuetako bat hori izan daitekeela nabarmenduz. 

Binakako solasaldia: María Eugenia Salaverri eta Fernando Savateren arteko elkarrizketa

Amaiera modu lasaian iritsi zen Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) presidente María Eugenia Salaverri eta Fernando Savater filosofo eta bazkidearen arteko elkarrizketa moduan. Aurreikusi zitekeen moduan, elkarrizketak ez zuen inor axolagabe utzi. Hasi bezain laster Savaterek zera ebatzi zuen; “argitaletxe guztiek egileari iruzur egiten diote”. Konplizitate doinuz, bi idazleek egileak argitalpenaren munduan bere tokia bilatzeko borroka analizatu zuten, Fernandok ziurtatuz “ez pirateria ez eta autoargitalpena ere ez direla berriak, Charles Dickens izan baitzen bere lanen pirateriaz era publikoan kexatzen lehena, eta beste hainbat egile klasikok autoargitaratzeko aukera hartu zuten bere garaian”.

Euskarriaren gaia ere ez da garrantzitsua, horrela azaldu zuelarik: “garrantzitsua ez da tresna, harekin egiten duguna baizik”, hori “gaur egun gutxiago axola duten ideiekin” lotuz, “informazioaren munduan bait gaude”, argi utziz ezagutza bigarren plano batean dagoela gure gaurkotasunean. Elkarrizketa gai ugariren inguruan aritu zen, hala nola best seller bat idaztea lortzeko osagaiak, liburutegi fisikoak, kulturak zeharkatzen ari duen egoera edo atsegin ditugun liburuek dituzten osagaiak.  

Salaverrik Eleanor Roosevelt eta bere “Yesterday is history, tomorrow is mistery” esaldi ospetsua aipatu zuenean Savateri zera galdetu zion: “Biharamun horretatik zerk eragiten dizu jakinmin gehien?. Saiakera egile eta filosofo donostiarrak argi utzi zuen “etorkizunak ez nau ezertxo ere ez kezkatzen, kezkatzen nauena orainaldia da”. 

Nola aukeratu gehizko eskaintzaren artean? Nola kudeatu gure gailu mugikorretan daramagun Alexandriako liburutegi hori? Nola uztartu aisialdia eta alferrikako distraziotik hies egitea? Hauek izan ziren pasa den irailaren 16an ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian airean geratu ziren galdera batzuk. Hemen parte hartzaileen artean banatu zen gogobetetze inkestaren emaitza ikus daiteke.