Gaur Arabar Errioxako II Euskal Liburu eta Disken Azoka irekiko da
- Xehetasunak
Ana Francia eta Edurne M. Aionak bere irakurleekin berriro egoteko aukera izanen dute Bastidan
Bastida sortzaileentzako eta publikoarentzako topagune izango da berriro abenduaren 2 eta 8a bitartean. Arabar Errioxako II Euskal Liburu eta Disken Azokaren inaugurazioa Toti Martínez de Lezearen esku egongo da, 18:00ean Kultura Etxean bere liburu berriaren aurkezpenarekin.
Besteak beste Ana Francia eta Edurne M. Aiona egileen aleen sinatze saio ugarirekin irakurle eta irakurleen arteko topaketak antolatu dira, bihar 3, 13:00ean. Biak Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide eta idazleak dira eta Maite R. Ochotorena, Milagros Ojea eta Miren Díaz de Arcayarekin batera haien hausnarketak elkarbanatuko dituzte, bere obraren zergatia entzuleriari agertzen saiatzeko. Kepa Menéndez, Raúl Sánchez Alegría, Eneko Etxegarai eta Germán Ruiz Llano egileekin batera egongo dira.
Gehiago irakurri: Gaur Arabar Errioxako II Euskal Liburu eta Disken Azoka irekiko da
‘Harria’, Juan Manuel Uríaren azken poema bilduma salgai dago jada
- Xehetasunak
Egileak euskal herri kirolak hartzen ditu oinarritzat harriaren analisi mitologiko, antropologiko eta poetikoa egiteko
Poesiaren maitaleek Juan Manuel Uríaren azken lana liburutegietan eskatu dezakete jada. Iñaki Perurenaren hitzaurrea duen eta Jon Aizpuruk itzulitako harriaren gaineko irakurketa poetikoa da.
Poema bilduma elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz, eta liburu hibridoa da harri-jasotzearen gaiaz gain, Harria objektu unibertsal moduan, sinbolo moduan hartzen baitu. Arrazoi horregatik interes gorenekoa izan daiteke antropologiaren eta mitologiaren ikerlarientzako.
Gehiago irakurri: ‘Harria’, Juan Manuel Uríaren azken poema bilduma salgai dago jada
María Eugenia Salaverrik Mikel Santiagoren ‘El mal camino’ aurkeztuko du gaur Bilboko La Alhóndigan
- Xehetasunak
Aurkeztuko den obra Estatu Batuetan salmenta gehien izan duen liburuetako bat izan da
Bihar ostegunez, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa alegia, eta orain dela sei urtetik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duena.
Oraingoan Mikel Santiago (Portugalete, 1975) idazlea egongo da. El mal camino bere azken eleberria da eta Estatu Batuetan salmenta gehien izan duen liburuen zerrendan sartzea lortu zuen. Lehen pertsonan kontatutako istorioa da, krimena, beldurra eta thriller-a nahastuz, irakurlearekin jolasten den bitartean.
Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa izango da, honek galderak egingo dituelarik entzuleak obrara gerturatzea eraginez, ikuspuntu berriak emanez ere.
‘Aurrez Aurrera’ sarrera irekia da tokiak bete arte.
Iñaki Sainz de Murietaren ‘Las aventuras de Kanide’ bildumako bigarren liburuak Donostia 2016-ren babesa jaso du
- Xehetasunak
Liburuaren aleak Gipuzkoako ikastetxe publikoetan eta liburutegietan banatuko dira Energia-olatuak programari esker
Las aventuras de Kanide-ren bigarren alea, La ceremonia del fuego izenburua daramana, Iñaki Sainz de Murietak idatzi du eta Miguel Berzosaren marrazkiak daramatza eta aurki liburu dendetan egongo da. Kanide txiki eta maitagarriaren bizitzari buruz pixka bat gehiago erakusten du. Irakurle gazteenek Kanide bizi den herrixka hobeto ezagutzeko aukera izango dute bai eta hain garai liluragarri bezain ezezagun batean, aurrehistorian alegia, komunitatearen bizitzan zeuden jarduerarik garrantzitsuenak ezagu ere. Ehiza eta antzinako errituak gai garrantzitsuak dira bigarren zati honetan.
Obra Verbum Argitaletxeko haur katalogoaren barruan dago.
Javier Minak bere azken saiakera aurkeztuko du Lagunen ostegun honetan
- Xehetasunak
Idazle nafarrak Historian zehar hitza ikertu du gatazkaren tresna eragile moduan
Javier Minak Libros para la guerra aurkeztuko du datorren ostegunean, azaroak 17, 19:30ean Donostiako Lagun liburu dendan.
Liburuak armen atzean dagoen hitza ikertzen du, dela harenga moduan, dela diskurtso, saiakera burutsu edo fikzio pieza moduan. Minak, gerra sortzeko sortu diren literatura edo ikono sugarriak bilatzen ditu, direla modu generikoan hauek, propaganda bidez gatazka jakin bat eraginez, edo dela gerra-pizte zehatzen ondorioz sortutakoak, hala nola Periklesen diskurtsoak, Gurutzadetako bulak edo Suntsiketa Masiborako Arma zorigaitzak.
Gatazka armatuak eragiteko edo elikatzeko erabili izan diren iturri dokumentalak erabili ditu egileak. Gizadiak hamaika gerratatik pasa da eta, bere iritziz, denen atzean gorroto, mendeku, botere gurari edo lapurreta nahi potentzial metatuak egon dira, horiei sumin erlijioso edo ideologikoak gehituz.
Liburua Berenice argitaletxeko saiakera bilduman argitaratu da.
Pasa den igandean El Diario Vascok elkarrizketa bat eskaini zion Roberto Herreroren eskutik eta hemen deskargatu daiteke ere.