Autoargitalpena eta promozio kanal berriak izango dira debatearen ardatz nagusietako batzuk
‘Argitalpen mundura sarbide ezberdinak’ izenburupean, Alicia González Sterling (BookBankeko literatura agentea), Fernando Tarancón (Astiberri Argitaletxea) eta Francisco Javier Irazkoki (idazlea) mintzatuko dira argitalpen merkatuan egon nahi duen edozein egilek aurre egin beharreko panoramari buruz. Mahaingurua ebooken kudeaketa eta promozioan espezialista handia den Antonio de Marcok (Am Consultores) moderatuko du. ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren arratsaldeko lehen orduan izango da (Azkuna Zentroa-La Alhóndiga. Bilbo, 2016/09/16). Autoargitalpenaren fenomenoa, argitaletxe tradizionalen papera eta egile nobelarekiko posizionamendua bezalako gaiak, bai eta adimen artifizialaren (algoritmoak) aplikazioa argitaratzeko modu berria zehazteko eta zein egile argitaratzeko izango dira elkarrizketak izango dituen ardatz nagusietako batzuk.
Baina ikusgarritasunik gabe ez dago salmentarik eta hortik promozio kanal berriak, hala nola sare sozialak eta obrak gomendatzeari loturiko goraka doazen fenomenoak, hala nolak booktuberak eta irakurle komunitateak, hizlarien aldetik arreta izango dutelarik ere.
Teknologiak gaur egun idazle profil ugari egotea ahalbidetzen ari du: autoargitaratzen dena, hibridoa eta argitaletxeetan argitaratzen dutena. 16:15 eta 17:15 artean egingo den mahainguru honetan modalitate bakoitzaren abantailak eta arazoak analizatuko dira ere.
Jardunaldiaren aurrerapen moduan, parte hartzaileetako batzuk mintzagai nagusiari buruzko bere iritzia elkarbanatu dute dossier honetan irakurri daitezkeen elkarrizketa sorta batean.
Jardunaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin.