Fernando García Pañedak Jane Austeni omenaldia egingo dio bere heriotzaren bigarren mendeurrenean
- Xehetasunak
Bere hurrengo eleberria mezenasgo kanpaina bati esker argitaratuko da
Fernando García Pañeda, idazle bilbotarrak Agonía y esperanza argitaratuko du aurki. Hau da bere eleberriaren azken izenburua non egileak Jane Austen idazlearen Persuasión eleberriaren argumentuari heltzen dion, fokatze maskulino bat emanez. Modu honetan eleberrigile britainiarra omentzen du bere heriotzaren bigarren mendeurrenean.
Eleberria Tandaia argitaletxearen katalogoan aurkituko da, talentu berrien alde egiteko crowdfunding formula erabiltzen duen argitaletxe gaztea eta irakurlea obraren ekoizte prozesuaren baitan funtsezko zati moduan duena. Martxan jarritako kanpainari buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke.
El gallo de oro-k Beñat Arginzonizen Ebanjelioen bertsio poetikoa argitaratu du
- Xehetasunak
Arginzonizek Jesusen ahotsik iraultzaileena erakusten du
Giovanni Papini, Saramago, Norman Mailer, Abelargo Castillo, Adolfo García Ortega eta beste askoren arrastoari jarraituz, Beñat Arginzonizek evanjelioak berridaztzi ditu El Gallo de Oro argitaletxeak bere katalogoan sartu duen azken izenburuan.
Ebanjelioen bertsio poetikoa da, Jesusen ahotsik iraultzaileena erakutsiz, promesa faltsuetatik urrun dagoen Jesus bat, benetako bizitza orain eta hemen bizitzeko deia egiten duena.
Obrak beldurraren aurka borroka egin zuen baten istorioa kontatzen du, mundu hobe batekin imajinatzera ausartu zenarena, eta bi zati ezberdindu ditu: El evangelio del hombre (Gizonaren ebanjelioa) eta La mirada triste del Anticristo (Antikristoaren begirada tristea).
Gehiago irakurri: El gallo de oro-k Beñat Arginzonizen Ebanjelioen bertsio poetikoa argitaratu du
Ricardo Alíak ‘El salto del caballo’ Zodiakoaren trilogiako azken atala aurkezten du gaur Errenterian
- Xehetasunak
Eleberria formatu digitalean dago ere eskuragai
Gaur, 18:30ean, Ricardo Alía bere irakurleekin egongo da Errenteriako Udal Liburutegian El salto del caballo aurkezteko. Julian Sánchez idazleak lagunduko du. Eleberri honekin amaiera ematen zaio Zodiakoaren Trilogiari, Ediciones Maeva argitaletxeak plazaratua.
Aurkezpenaren tokiak esanahi handia du Bartzelonan finkaturiko idazle donostiarrarentzat. Errenteria izan zen bere haurtzaroa pasa zuen hiria eta irakurketaren eta liburuen bere zaletasuna jaio zen tokia.
El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente Zodiakoaren Trilogia osatzen duten beste bi eleberriren izenburuak dira, Donostian kokatuz istorioa. 2012an – ETAk jarduera armatua bertan behera uztea iragarri baino urtebete lehenago – hasten den trama berberak ardazten ditu hiru atalak. Baina bakoitzak nortasun propioa du eta banaka irakur daitezke.
Cristina Romearen azken saiakera bere bizi esperientzia propioan du jatorria
- Xehetasunak
Liburuan elkar banatzen dituen 50 hausnarketek gure jarreren gaineko kontzientzia hartzearen garrantzia erakusten dute
Cristina Romeak Actitudes sociales izeneko saiakera argitaratu berri du. Idazkera gogoetatsu bat erakutsiz, Gasteizen bizi den egile katalanak bere bizi esperientziak hartzen ditu berriro oinarritzat, bere hezkuntza eta gizarte inguruarekin harremana dutenak, lana osatzen duten 50 hausnarketak biltzeko.
Saiakera formatu digitalean dago eskuragarri Amazon-en. Halaber, egileak astero elkar banatzen ditu edukiak bere irakurleekin bere blogean.
Romeak gure jarreren gaineko kontzientzia hartzearen garrantziari buruz ohartarazten gaitu gizarte osasuntsu eta anitzen alde egiteko. Horretarako funtsezkoa da hezkuntza norbanako mailan.
Gehiago irakurri: Cristina Romearen azken saiakera bere bizi esperientzia propioan du jatorria
Aimar Rollánek ‘Cuentos y desencuentros’ hainbat gairi buruzko kontakizun laburren liburua argitaratu du
- Xehetasunak
Osatzen duten 30 istorioak irakurketa atsegina eta entretenigarria dute
Cuentos y desencuentros liburuarekin sei dira jada Aimar Rollánek merkatuan dituen liburuak. Oraingo honetan gai ugariri buruzko 30 kontakizun laburren bilduma da eta era independentean irakur daitezke ez baitute haien arteko harremanik.
Testuetako batzuk izaera historikoa dute; beste batzukerromantikoak, filosofikoak, eta atze psikologikoa dutenak dira, baina izendatzailebat dute: bizitzaren misterioei buruzko ideia handiak dituzten istorio txikiak dira,hala nola zoriari buruzkoak, kasualitateak, hautaketak eta patua.
Rollánek bere bizi esperientzietako batzuk irakurlearekin elkar banatzen ditu liburuak dituen 240 orrialdeetan zehar, atseginak eta dibertigarriak eginez.