AEE/EIEko egileen lanak formatu digitalean ere irakurtzeko aukera egongo da
- Xehetasunak
eLiburutegia katalogoan sartuko dira
Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE) azken hilabeteetan burutu dugun proiektuetako bat gure kolektiboa osatzen duten egileen lanen digitalizazioa izan da. Lehen fasea burutu berri dugu eta Eusko Jaurlaritzari esker izan da.
Helburua bikoitza da: irakurleek formatu digitalean eskuratzeko aukera izatea ere eta Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko liburutegien katalogoan sartzea, eLiburutegia alegia. Horrela, gaur egun 10.000 izenburu baino gehiago dituen sare horren gaztelerazko eta euskarazko eskaintza zabaltzen da.
Elkartetik gure egileen lanen bilketa prozesu guztia kudeatu dugu, deskatalogaturik egon zitezkeen lanak barne. Testuak ePUB formatura bihurtzeko lanari ekiteko Cuadratín enpresaren zerbitzuak kontratatu ditugu. Sergio Verde diseinatzaileak digitalizatutako lanen liburu-azalak egin ditu sorrera berria behar zuten kasuetan, hala nola inprimaturiko formatuan egilea irudi eskubideen jabe ez zen kasuetan edota jatorrizkoa berritzeko erabakia hartzean.
Gehiago irakurri: AEE/EIEko egileen lanak formatu digitalean ere irakurtzeko aukera egongo da
Gaur ‘El salto del caballo’ plazaratuko da, Ricardo Alíaren Zodiakoaren Trilogiaren azken atala
- Xehetasunak
Eleberria Errenteriako Udal liburutegian aurkeztuko da otsailaren 9an
El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente eleberrien arrakastaren ondoren, Ricardo Alía idazle donostiarrak Zodiakoaren Trilogia itxiko du El salto del caballo lanarekin. Ediciones Maevak argitaratua, gaur iritsiko da liburu dendetara, baina formatu digitalean egongo da ere eskuragarri.
Hirueleberriak uztartzen dituen trama bat dago 2012an hasiz, ETAren jardueraarmatuaren amaiera iragarri eta urte bete beranduago, baina bakoitzak nortasunpropioa du eta banaka irakurri daitezke. Azken atal honetan irakurleek trilogiakopertsonaia nagusiek nolako garapena izan duten ezagutuko dute, Max MedinaErtzaintzako Homizidio inspektorea eta Erika López, graduatu berri den bere kideaalegia.
Ricardo Alíak Zodiakoaren Trilogiaren azken atala osteguneanaurkeztuko du, otsailak 9, 18:30etan, Errenteriako Udal Liburutegian, berehaurtzaroa iragan zuen hiria alegia.
María Eugenia Salaverrik ‘No hay amor en la muerte’ Gustavo Martín Garzoren eleberria aurkeztuko du ostegun honetan Bilboko La Alhóndigan
- Xehetasunak
Eleberriak leialtasuna eta guraso eta seme-alaben arteko harreman zailak jorratzen ditu
Urtarrilaren 26ean ostegunez, 19,00etatik aurrera BIlboko Azkuna Zentroa– La Alhóndigan, ‘Aurrez Aurre’ saio berri bat egingo da, orain seiurtetik María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen duen liburuari eta irakurketari eskainitako espazioaalegia.
Oraingoan Gustavo Marín Garzo (Narratiba Sari Nazionala etaNadal Saria, besteak beste) izango da, No hay amor en la muerte bere azkeneleberria aurkeztuz. Bertan Bibliako istoriorik ikaragarrienetako bat irudikatzen du:Isaaken sakrifizioa bere aitaren eskutan. Eleberriak, gainontzekoekin leialtasunaprosa magnetikoan jorratzen duena, guraso eta seme-alaben arteko harremansarritan zailak lantzen ditu ere, hura gabe ezinezkoa izango litzatekeenkonfiantzaren oinarrizko zentzua zalantzan jarriz.
Julia Otxoaren ‘Poética de lo invisible’ salmentan dago jada
- Xehetasunak
Azken urteetan egindako ikus poesia eta obra grafiko sorta bat da
Cordobako Ediciones La Manzana argitaletxeak Julia Otxoaren Poética de lo invisible liburu-bilduma argitaratu berri du. Poeta, narratzaile eta artista grafiko donostiarrak azken urteetan egindako 100 obra grafiko eta poema baino gehiago jasotzen ditu.
Idazle moduan Julia Otxoaren sormen lana bere obra grafikoaren eskutik joan da. Gehiengoa arte digitala deiturikoari dagokio, hura ordenagailuan baliabide digitalekin solik burututako lan moduan ulertuz.
Hiri guneetan egindako argazkiak daude ere. Ohikoak dira zikinguneak dituzten zartatutako hormak eta zoru pusketak, artistak ondoren modu digitalean tratatuak izan direnak.
Azkenik, bere ikus poemak nabarmentzekoak dira, horietako batzuk berak egindako argazkietatik abiatuz jaioak eta besteak ordenagailuan guztiz eginak.
Poética de lo invisible katalogo-liburua argitaletxearen web orrialdean eskuratu daiteke.
Euskadi sari bat jaso zuen Javier Gil Díez-Conderen antzezlan bat estreinatuko da Irunen
- Xehetasunak
Inauterietan inspiraturiko fartsa grotesko bat da heriotzaren gaia ardatz nagusia duelarik
Datorren larunbatean urtarrilak 21, 20:00ean, Iruneko Amaia Kultura Zetroan (Pio XII enparantza) Falstaff no cree en la otra vida estreinatuko da. Ikuskizuna Tarima Beltza nafar konpainiak jarriko du taula gainean.
Obra honekin Irungo antzerkiak bere programazioa inauguratuko du Gabonen ondoren. 1989ko Euskadi Antzerki Saria izan zen eta bere egilea JJavier Gil Díez-Conde dramagilea eta Irungo Pio Baroja Institutuko irakasle ohia da. Jon Barbarinek zuzentzen du eta heriotzaren gaiaren inguruan aritzen den tragikomedia bat da. Umorearekin eta inauteria atzeko gai moduan, fartsa honetako pertsonaiek harekin jolasten dute, amaierak ekarriko diena jakin gabe.