Bihar asteartez, hilak 18, Gatikako Udal Liburutegiko Irakurketa Klubaren (Bizkaia) bilerak hasiko dira berriro, jarduera horretan Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE) elkarlanean hasiko delarik. Fernando García Pañeda bere kideetako batek koordinatuko eta moderatuko du hemendik aurrera Kluba.
Hurrengo saioko gai nagusia, gaur egungo literatura panoramaren joerak izango dira. Bilerak gazteleraz egingo dira, astearteetan 19:00etatik 20:00etara. Taldea 15 bat pertsonek osatzen dute eta bi hilabetez behin elkartzen dira. Erakundeak ikuspuntua berritu nahi du, eztabaidagai den obraren trama eta iritzi subjektiboez gain beste alorretan sakonduz.
Bihar hasiko den Klubaren aro berriaren helburua, obren egitura, estiloa, lengoaia, pertsonaien definizioa eta abarri erreparatuz obrak analizatzea da. Hasteko, irakurketak liburutegiko arduradunen, Klubeko kideen eta moderatzailearen artean adosturik proposatuko dira.
Testuinguru honetan bertan, literatura tailerrak, hitzaldiak, literatura topaketak eta beste alternatiba afinak antolatzeko asmoa du Gatikako udal liburutegiak. Hurrengo saioan Eva García Sáenz de Urturiren El silencio de la ciudad blanca liburuaren inguruan hitzengo da, aurretik Klubeko kideek aukeratu zutena alegia. Gatikako udal liburutegiko Irakurketa Klubak 2015ean hasi zuen bere jarduera.