Egileak bere azken lana aurkeztuko du aste honetan Madrilen, Sevillan eta Bilbon
Nuestra historia Pedro Ugarteren azken lana liburu dendetara iritsi berri da Páginas de Espuma argitaletxearen eskutik. Arratsalde honetan aurkeztu da Madrileko Rafael Alberti liburu dendan, ‘Los que cuentan’ zikloa inauguratuz, argitaletxe horrek antolatua eta datozen asteetan beste egile batzuk parte hartuko dutelarik bertan, hala nola Hipólito G. Navarro, Juan Carlos Méndez Guédez eta Miguel Ángel Muñoz. Egilea, Juan Casamayor bere argitaratzailearekin batera agertu da, bai eta Javier Morales idazle, kazetari eta sormenezko idazketa irakaslearekin ere.
Karga autobiografiko handia duen kontaketa liburu bat da, eta egilearen historia propioa kontatzeaz gain bere belaunaldiarena eta bere lagunena ere kontatzen du. Aleak dituen 168 orrialdeetan zehar, Ugartek gure gizartearen beldurrak marrazten ditu aldi berean zoriontasunari buruz ikertuz, kontzeptu honi buruzko teoria ezberdinak agertuz bere pertsonaien bidez.
Argitaletxearen web orrialdearen bitartez obraren lehen orrialdeak ikus daitezke. Irakurleekin hurrengo hitzorduak biharko daude programaturik 20:30etan Sevillan (Casa Tomada. Muro de los Navarros, 66) eta ostegunerako 19:30etan Bilbon (Campus-Tintas Liburu denda. San Mamés, 40).
Pedro Ugarteren (Bilbo, 1963) literatura ibilbidea narratiba laburraren baitan egon da. Nuestra historia baino lehen, Los traficantes de palabras, La isla de Komodo, Guerras privadas (kontaketa liburuen NH Saria), Mañana será otro día eta El mundo de los Cabezas Vacías (2011) bezalako obrak plazaratu ditu. Azken izenburu hau Páginas de Espuma-ren katalogoan dago ere.