Liburuaren aleak Gipuzkoako ikastetxe publikoetan eta liburutegietan banatuko dira Energia-olatuak programari esker

Las aventuras de Kanide-ren bigarren alea, La ceremonia del fuego izenburua daramana, Iñaki Sainz de Murietak idatzi du eta Miguel Berzosaren marrazkiak daramatza eta aurki liburu dendetan egongo da. Kanide txiki eta maitagarriaren bizitzari buruz pixka bat gehiago erakusten du. Irakurle gazteenek Kanide bizi den herrixka hobeto ezagutzeko aukera izango dute bai eta hain garai liluragarri bezain ezezagun batean, aurrehistorian alegia, komunitatearen bizitzan zeuden jarduerarik garrantzitsuenak ezagu ere. Ehiza eta antzinako errituak gai garrantzitsuak dira bigarren zati honetan.

Obra Verbum Argitaletxeko haur katalogoaren barruan dago.

Kanide eta #Donostia2016

Herri epaimahai batek Iñaki Sainz de Murietak Energia-Olatuak programari egindako proposamena aukeratu zuen, Donostia 2016-k (DSS2016) hiritarren kultura ekimenak sustatzeko martxan jarritako programan alegia. Hautaketa hori gauzatuz, diru laguntza bat eman da liburuaren 150 ale ikastetxe eta liburutegi publiko ezberdinen artean banatzeko.

Datozen asteetan zehar banatuko dira kopiak.

Izaera   didaktikoa duen eta haurrei eta gazteei zuzenduriko bildumak, aurrehistorian bizitza nolakoa zen kontatzen du, Kanide txiki eta maitagarriaren ikuspuntutik eginez. Egile donostiarrek ez dute irakurle txikienak entretenitzea bilatzen bakarrik, baizik eta Aurrehistoriaren ikuspegi pertsonalista baten bitartez balore unibertsaletan hezi.

Egileak 

Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) idazlea, antropologoa eta irakaslea da. Espainian, Argentinan eta Estatu Batuetan argitaratu du, eleberriak eta ipuin laburrak ere, bai eta euskal kulturan fokaturiko antropologia saiakera ugari..

Miguel Berzosa (Donostia, 1945) ilustrazioak eta komikiak egiten ditu, batez ere liburu biografikoetan, historikoetan edo erlijiosoetan, bai haur publikoarentzako bai eta helduentzako ere. Editions du Signe (Estrasburgo), Les Editeurs du Rameau (Paris), edo Mensajero (Bilbo) argitaletxeentzako egin du lan, besteak beste. Estatu Batuetan, Latinoamerikan eta Asian argitaratu du ere.