Aurkeztuko den obra Estatu Batuetan salmenta gehien izan duen liburuetako bat izan da
Bihar ostegunez, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa alegia, eta orain dela sei urtetik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak moderatzen eta zuzentzen duena.
Oraingoan Mikel Santiago (Portugalete, 1975) idazlea egongo da. El mal camino bere azken eleberria da eta Estatu Batuetan salmenta gehien izan duen liburuen zerrendan sartzea lortu zuen. Lehen pertsonan kontatutako istorioa da, krimena, beldurra eta thriller-a nahastuz, irakurlearekin jolasten den bitartean.
Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa izango da, honek galderak egingo dituelarik entzuleak obrara gerturatzea eraginez, ikuspuntu berriak emanez ere.
‘Aurrez Aurrera’ sarrera irekia da tokiak bete arte.