Idazle nafarrak Historian zehar hitza ikertu du gatazkaren tresna eragile moduan 


Javier Minak Libros para la guerra aurkeztuko du datorren ostegunean, azaroak 17, 19:30ean Donostiako Lagun liburu dendan.

Liburuak armen atzean dagoen hitza ikertzen du, dela harenga moduan, dela diskurtso, saiakera burutsu edo fikzio pieza moduan. Minak, gerra sortzeko sortu diren literatura edo ikono sugarriak bilatzen ditu, direla modu generikoan hauek, propaganda bidez gatazka jakin bat eraginez, edo dela gerra-pizte zehatzen ondorioz sortutakoak, hala nola Periklesen diskurtsoak, Gurutzadetako bulak edo Suntsiketa Masiborako Arma zorigaitzak.

Gatazka armatuak eragiteko edo elikatzeko erabili izan diren iturri dokumentalak erabili ditu egileak. Gizadiak hamaika gerratatik pasa da eta, bere iritziz, denen atzean gorroto, mendeku, botere gurari edo lapurreta nahi potentzial metatuak egon dira, horiei sumin erlijioso edo ideologikoak gehituz.

Liburua Berenice argitaletxeko saiakera bilduman argitaratu da.

Pasa den igandean El Diario Vascok elkarrizketa bat eskaini zion Roberto Herreroren eskutik eta hemen deskargatu daiteke ere.