Lanaren argitalpena crowdfunding kanpaina bati esker finantzatu da

Jorge Urreta Barakaldoko Minerva liburu-dendan (Askatasunaren etorbidea, 43) egongo da datorren ostegunean, apirilak 6, Venganza aurkezten, bere laugarren eleberria. Ekitaldia aleen sinatzearekin hasiko da 18:30ean.

Intriga paranormalezko eleberria da, inbidia eta traizioz josia.   

Bere argitalpena ahalbidetu duen crowdfunding bidezko finantzaketa kanpainaren ostean Libros.com-en egon da, argitaletxe tradizional bat alegia.

Sinopsia (argitaletxearen web orrialdetik hartua)

Bost pertsonak irteten dira bizirik New Yorkera doan hegaldi erregular baten istripu izugarri baten ostean. César, loaren trastornoetarako klinika batera atseden bila doan insomnioa duen bulegari bat. Daniel, New Yorkeko eskola ospetsu batean beka bat lortu duen musikari afizionatu gazte bat. Álex, Sagar Handian bere lana aurkeztera doan odontologo entzutetsu bat. Eta azkenik, Óscar, erretiratutako militar bat eta bere emazte Olga, azken honek bakarrik nahi zituen oporren bila dabilen bikotea. Jakin gabe, Césarek zibilizaziora nola itzultzeko sekretua gordetzen du, baina ez du ezta berak ere ezautzen edo ulertzen. Lehen momentutik enbidiek eta interes pertsonalek onura amankomunarekin egingo dute talka, garapen eta amaiera harrigarria duen intriga dardarti batean. Venganza bere adierazpen gailenera eramandako intriga paranormala da, ekintza, beldurra, traizioa eta heriotza barne dituelarik.