Bihar Incidental Eli Tolaretxipiren poema bilduma berriaren aurkezpen ekitaldia egingo da Donostiako Elkar liburu-dendan (Fermín Calbetón, 21) 19:00etatik aurrera.
Idazle donostiarra Roberto Herrero kazetari eta idazleak aurkeztuko du.
Menchu Gutiérrez eleberrigile, itzultzaile eta poetaren arabera, «“incidental”adjektiboak inolako lagungarririk gabe liburu honen azalean flotatzen du, sintaxirikgabe, kausarik gabe. Inzidentala, film bati edo antzezlan bati hasiera ematen dionmusika bezala, baina, non egongo litzateke musika? Inzidentala, gertakizun txikibat bezala, osagarria, baina zein garrantzia edo transzendentzia handiagokoobjektu edo gertakarien osagarria? Izenburuak, Eli Tolaretxipiren poesian betigaldegiten zaion ausentziaren boterea biderkatzen du. Loak esna-aldian uztendituen arrastoak bezala eta poeman erortze moduan adierazten den bezala:behera erortzen diren mendiak oheko lautada zuri soil geratuz. Itsasora hurbiltzeakedo bertatik urruntzeak –bere poesiaren elikadura indar handietako bat- bere indarmetaforikoaren laburpena dirudi batzuetan. Nolabait dena mugimendu horretaramurriztuko bailitzan. Eli Tolaretxipik bi mundu komunikatzen dituen bisagramoduan ikusten du zerumuga».
Bere bi azken lanak bezala, Incidental Trea argitaletxeak argitaratu du.